[itzul] ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna

Arrizabalaga, Bakartxo bakartxo.arrizabalaga a bildua parlam.euskadi.net
Ost, Ira 27, 13:56:20, CEST 2006


"Hiritartasuna mugez gain doan kontzeptua da, beste errealitate bat..."

 Zelai Nikolasek, berriz, soziologiaz mintzo eta hemen kopiatu dudan beste esanahi hau proposatzen zion "hiritar" hitzari. Ez dakit horrenbeste berezi nahiak ez ote gaituen lehendik genekiguna ere ez jakitera.

"...Estatu izan gabe Europako herri bateko kide sentitzen dena (hauentzat 'herritar' hitza proposatu omen da); Legez Estatu bateko kide dena hau da Estatu horretako nazionalitatea duena (horientzat 'hiritarra' proposatu omen da;..."


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de merka a bildua artez.net
Enviado el: miércoles, 27 de septiembre de 2006 12:25
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna


Hiritartasuna mugez gain doan kontzeptua da, beste errealitate bat 
definitzen duena: guztiok gara hiritarrak, baina herrialde bateko kide 
garenez, herrialde horretako herritarrak gara. Hiritartasun kontzpetuak muga 
hori apurtzen du eta mundu osoan, gizartean ematen den egoera bat 
adierazteko erabiltzen da: parte hartzen duen pertsona, eskubideak dituena, 
betebeharrak ditena... hori hiritarra da. Eskubide eta betebehar horiek 
aitortuta ez dituenean herritarra izan daiteke, biztanlea, herri bateko 
kide, baina ez hiritar. Beraz, eta nire ustez, eztabaida etimologikotik 
harago doan zerbaitetaz ari gara. Eta klasikoek ez zituzten jorratu gaur 
egun pil pilean dauden errealitate guztiak, horietara guk moldatu beharra 
dugu.

Ugaitz. 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago