[itzul] ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna
AElosegi
antton.elosegi a bildua ehu.es
Ast, Ira 28, 12:32:57, CEST 2006
Kaixo eztabaidaluzezaleok
Euskarazko ‘herritarrak’ / ‘herritarrok’ gaztelaniaz nola emango liratekeen
beste kontua da, eta ez dakit zertan lagun dezakeen euskararen barruko
eztabaida argitzen,;baina esan behar dut harritu nauela Gotzon adiskideak
dioena. Nire ustez,”Euskal Herritarrok” izenak esanahi argi bat dauka:
“Euskal Herrikoak garenok” Alegia: gu, Euskal Herrikoak gara , hori
gara.Beste irakurketak ere badituela? Agian. Baina sinismen kontua izango
da.
Eta gehiago harritu nau Felipe II.aren garaikoa. Gaztelaniaz ez dago
arazorik: “Vascos” esaten da beti; bestelako itzulpenak asmatzea denbora
galtzea da. Euskaraz, gero eta gehiagotan bereizten da hemengo biztanlea
(edo herritarra, edo nahi duzuna) eta euskalduna. Euskal herritar esamoldea
erabiltzeko arrazoi nagusia hori izaten da maiz.
Antton Elosegi
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
izenean: Gotzon Egia
Bidaltze-data: jueves, 28 de septiembre de 2006 10:36
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna
> Gotzon, eta, adibidez, "Euskal herritarrak Felipe II.aren gortean"
> itzultzean, zuzenean "ciudadanos" ere erabiliko zenuke?
Iruditzen zait zerorrek emana duzula, aurreko mezu batean, erantzun
inplizitua: «Roman citizenship» bazen, Frantses Iraultzaren ondotik
«citoyenneté» kontzeptuaren adiera ez izan arren, noski.
Beraz, «Euskal herritarrak Felipe II.aren gortean» gazteleraz ematerakoan,
agian ez dugu «ciudadano» beste irteerarik, nahiz ongi dakigun Ancien
régime-ari buruz ari garela. «Roman citizenship» oraindik aspaldikoagoa
da...
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago