[itzul] ER: Ergatiboaren beharra (II)

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ost, Ira 27, 13:57:17, CEST 2006


Nire irudipenez, 3 horrek ongi ilustratzen du hain entreteniturik gauzkan
auzia, hots, ergatiboa kentzeko tentazioaren eta kentzeak eragiten duen
anbiguotasunaren arteko tirabira.

2 aukera 1en zuzenketa guztiz zuzen eta zuhurra da ("geziak" plural mugatua
da eta, testuinguru horretan, ezin da zentzu generikoan ere ulertu,
espezifikoan baizik: "gezi jakin batzuk").

Biotan, bada, "joan behar naiz" joskera-modua izatea baztertzen badugu,
interpretazio inpertsonala egin behar dugu eta egiten dugu, hots:

ez d(ir)a (=ez ditu inork) agertu behar

Alegia, "agertu"ren interpretazio iragankorra piztuko lukeela esaldiak
(norbaitek zerbait agertu), eta kasik okerrago geundeke beste 3 moldean
baino.

Berriro ere, esaldia moldatzea hobe, nik uste, hala nola:

... agertzen diren geziek ez dute izan behar...

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Alfontso Mujika
Bidalia: asteazkena, 2006.eko irailak 27 13:05
Nora: ItzuL
Gaia: [itzul] Ergatiboaren beharra (II)


'herritar kaletar' xume baten zalantza:

Ergatiboaren beharra zalantzan dagoen honetan, beste kontu bat:

Gaztelaniazko esaldi hau:

0- <La tubería se fijará de tal manera que, una vez colocada y llena de
agua, no se produzcan flechas superiores a dos milímetros>

honela itzuli zuen itzultzaile batek:
1- <Hodia jarritakoan eta urez betetakoan, ez dira bi milimetro baino
handiagoko geziak agertu behar>

Eta honela zuzendu zuen zuzentzaile batek:
2- <Hodia jarritakoan eta urez betetakoan, ez da bi milimetro baino
gehiagoko gezirik agertu behar>

Eta zuzentzaileen zuzentzaile batek honela zuzendu zuen:
3- <Hodia jarritakoan eta urez betetakoan, ez du bi milimetro baino
gehiagoko gezirik agertu behar>

Zilegia al da subjektua partitiboan agertzea hor, aditza 'ez du agertu
behar' izanda?

Edo, horrelakorik onartzeko, subjektua beste bat dela eta eliptikoa dela
pentsatu behar da ('hodiak')? Baina, orduan, 'agertu' aditzaren ordez,
beharbada, 'izan' aditza egokiagoa izango litzateke.

Alfontso Mujika




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago