[itzul] Ergatiboaren beharra (II)

alet8 a bildua gipuzkoa.net alet8 a bildua gipuzkoa.net
Ost, Ira 27, 13:50:38, CEST 2006


Barkatuko didazu, Alfontso, zure galderari ez erantzutea, baina niri beste gauza batek kezkatzen nau: zergatik zuzendu ote du zuzentzailearen zuzentzaileak "behar da" hori beste "behar du" horrekin?
Uste dut behar+izan baztertzeko nolabaiteko joera badela, eta, beharbada oker egongo naiz, baina ez dut uste arauak aukera hori baztertzeko gomendiorik ematen duenik. Izan ere, Juanek berak bere irtenbide "koldarretan" aipatzen zuen "du" ordez "da" jartzea. 
Zuk jarritako adibidean ematen du zuzenketa "ez beharrezko" batek arazo handiagoa ekarri duela. Nik esango nuke partitiboa hor ez dagoela ondo, baina ez nago batere ziur.

Xabier Andonegi

  

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Alfontso Mujika
Enviado el: asteazkena, 2006.eko irailak 27 13:05
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Ergatiboaren beharra (II)

'herritar kaletar' xume baten zalantza:

Ergatiboaren beharra zalantzan dagoen honetan, beste kontu bat:

Gaztelaniazko esaldi hau:

0- <La tubería se fijará de tal manera que, una vez colocada y llena de
agua, no se produzcan flechas superiores a dos milímetros>

honela itzuli zuen itzultzaile batek:
1- <Hodia jarritakoan eta urez betetakoan, ez dira bi milimetro baino
handiagoko geziak agertu behar>

Eta honela zuzendu zuen zuzentzaile batek:
2- <Hodia jarritakoan eta urez betetakoan, ez da bi milimetro baino
gehiagoko gezirik agertu behar>

Eta zuzentzaileen zuzentzaile batek honela zuzendu zuen:
3- <Hodia jarritakoan eta urez betetakoan, ez du bi milimetro baino
gehiagoko gezirik agertu behar>

Zilegia al da subjektua partitiboan agertzea hor, aditza 'ez du agertu
behar' izanda?

Edo, horrelakorik onartzeko, subjektua beste bat dela eta eliptikoa dela
pentsatu behar da ('hodiak')? Baina, orduan, 'agertu' aditzaren ordez,
beharbada, 'izan' aditza egokiagoa izango litzateke.

Alfontso Mujika






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago