[itzul] ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna

Xabier Aristegieta xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Ost, Ira 27, 15:00:10, CEST 2006


Kaixo berriro:

Juan, esan nahi dudana da gaztelaniak eta ingelesak, zeinek bere aldetik,
hitz bera erabiltzen dutela gaur egungo kontzeptua eta erromatarren garaikoa
adierazteko (zer esanik ez, "urliak eta sandiak nola, guk ere hala" argudio
hori eztabaidagarria izan daiteke, baina badakigu horrelakoetan kontuan
hartu egin ohi den/dugun argudioa dela). Beraz, hizkuntza horietan ez da
hitz unibokoa, errealitate ezberdinak izendatzeko erabiltzen baita. Horrek
"ciudadano" hitzaren "terminotasuna" (zilegi bekit horrela esatea) zalantzan
jartzen du, ez esateagatik guztiz baztertzen duela, testuinguru orokor
batzuetarako.

Zuzenbide/historia/filosofia/zientzia politikoen erabilera-esparru
zedarrituagoetan, ordea, lehen aipatu dudan ciudadano/súbdito kontrajarpena
muntaduna denekoetan, alegia, ulergarria iruditzen zait bereizketa horrek
euskaraz ere bere isla izatearen aldeko kezka .

Dena den, argi utzi nahi dut ezen, ikusten diodan
atenporaltasun-desabantaila hori gorabehera, ez nagoela "herritar" hitzaren
kontra.

Xabier
----- Original Message ----- 
From: "Juan Garzia Garmendia" <svrinsjg a bildua sv.ehu.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, September 27, 2006 2:21 PM
Subject: [itzul] ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna


> Ematen du zerbait pertsonala dudala kontu honekin, baina arrazoi
> profesionalengatik egokitu zait luze eztabaidatu beharra lehen ere. Tira,
> Xabier, beste hizkuntzok "hitz bera" erabiltzen dutela diozunean, nola
> ulertu behar da? "Ciudadano" eta "citizen" hitzak elkarren ordaina direla,
> zentzu horretan (eta bestean, oinarrizkoan: "hiriko biztanlea")? Ezin
ukatu.
> Hemen dugun auzia, hala ere, besterik da. Niretzat, "herritar" da
> horretarako hitza euskaraz. Tradiziozko baliokidea, alegia, ez kalko (nire
> ustez oker) berria.
> (Bide batez, zergatik ez zaio inori kexatzen erdarari terminologikoa omen
> den "ciudadano" kontzeptu hori emateko ez delako aukeratu "urbanita"ren
> sinononimoa ez den beste hitz zahar nahiz berri bat, terminologiaren
> zehaztasunak eskatzen duenez?).
> Barkatu, triste edo minberok, umore-izpiren bat lerratu bazait berriro.
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
> [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Xabier Aristegieta
> Bidalia: asteazkena, 2006.eko irailak 27 14:04
> Nora: ItzuL
> Gaia: Re: [itzul] soziologian herritartasuna = hiritartasuna
>
>
> Kaixo:
>
> Egia esan, herritar/hiritar kontu hau ez da oso erraz ebazteko modukoa.
>
> Unibertsitate-garaian ikasitakotik gogoan dudanez, eta oker ez banago
(urte
> mordo bat pasatu baita), "ciudadano" hitza, haren erabilera jakin batean,
> termino ez baldin bada, termino izatetik nahiko hurbil badago, behintzat.
> Jadanik aipatu den bezala, Iraultza Frantsesaz geroztik esanahi berezia
duen
> hitza da, eta esango nuke, oker ez banabil, aplikatzen zaiola
subiranotasuna
> biztanleek duteneko Estatu-nazio bateko kide bati, zeinak eskubide eta
> betebehar batzuk baititu. Eskubide horien artean aipatzeko modukoa,
> parte-hartze politikorako eskubidea. Zentzu horretan, Iraultza Frantsesaz
> geroztiko "ciudadano" kontzeptua kontrajarririk dago "Ancien Régime"eko
> "súbdito" kontzeptuari, hain zuzen ere.
>
> Iruditzen zait ezen, erabilera horretarako, euskarazko "herritar" hitzak
> baduela atenporaltasun agian kamuts samar bat ("herritar" hitza
> berdin-berdin erabilia ikusten dugu gaur egungo errealitateari buruzko
> testuetan eta, adibidez, Grimm anaien ipuin batean). "Ciudadano" hitzak ez
> du elastikotasun hori (gaztelaniaz badaude, jadanik aipatu duten "paisano"
> horretaz gain, "lugareño", "aldeano" eta abar, euskarazko "herritar"
horren
> ordez erabil daitezkeenak).
>
> Gertatzen dena da salbuespen potoloak ere badaudela. Adibidez: "ciudadanía
> romana", "Roman citizenship". Bistan dago hori ez dela gaurko "ciudadanía"
> bera; alabaina, gaztelaniak eta ingelesak (eta, ziur aski, hizkuntza
> gehiagok ere) hitz bera erabiltzen dute, arazorik gabe.
>
> Tira, gogoetarako nire ekarpentxoa besterik ez.
>
> Xabier
> ----- Original Message -----
> From: "maria" <maria2 a bildua euskalnet.net>
> To: <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Tuesday, September 26, 2006 4:30 PM
> Subject: Re: [itzul] soziologian herritartasuna = hiritartasuna
>
>
> kaixo,
> ez nago ados ciudadanía = hiritartasun horrekin. ciudadano kontzeptua
> euskeraz herritar da, hiztegi batuan behintzat hori da agertzen den
bakarra.
> niretzako behintzat hiritarra hiriko jendea da, eta herritarra bai herri
> batekoa, vs. hiritarra, bai soziologian gaztelaniaz ciudadano esaten den
> hori.
> bueno, oker egon ninteke. beste iritzirik?
> ondo izan,
> maria
> [maria]
> ------------------------------
>
> Message: 13
> Date: Tue, 26 Sep 2006 09:05:26 +0200
> From: <merka a bildua artez.net>
> Subject: Re: [itzul] "Educación para la ciudadanía democrática y los
> derechos humanos"
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Message-ID: <002b01c6e13a$26368da0$0e01a8c0 a bildua 14A>
> Content-Type: text/plain; format=flowed; charset="iso-8859-1";
> reply-type=original
>
> Soziologian ciudadanía=hiritartasuna
>
>
> ----- Original Message -----
> From: "maria" <maria2 a bildua euskalnet.net>
> To: <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Sunday, September 24, 2006 1:19 PM
> Subject: [itzul] "Educación para la ciudadanía democrática y los derechos
> humanos"
>
>
> Kaixo,
> Nola esaten da euskaraz "Educación para la ciudadanía democrática y los
> derechos humanos".
> Kontua da ciudadanía = herritartasun aurkitu dedala, baina hemengo adiera
> "herritar demokratikoak" edo izateko hezkuntza dela iruditzen zait, eta ez
> "herritartasuna" lortzeko hezkuntza.
> Beharbada ez dago bereizketa hori egiteko beharrik, baina tira!
> Zuek nola ematen duzue?
> Eskerrik asko aldez aurretik,
> Maria
>
>
>
>
> ------------------------------
>
> _______________________________________________
> ItzuL posta zerrenda
> Mezuak bidaltzeko helbidea: itzul a bildua postaria.com
> Zerrenda utzi nahi baduzu bidali mezu huts bat hona:
> itzul-leave a bildua postaria.com
>
> Bilduma honen bukaera: ItzuL Mezu-Bilduma, 28 bilduma, 24. zenbakia
> *******************************************************************
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago