[itzul] ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna

Giltza-I=?ISO-8859-1?B?8Q==?=igo Roque iroque a bildua edebe.net
Ost, Ira 27, 15:27:22, CEST 2006


Gaur gogoetari emanda gaudenez, hona beste aletxo bat (libre bada,
behintzat).

Latinak, ustez, nahiko ondo bereizten zituen "urbs" eta "civitas"
kontzeptuak. Biak al biak ziren "hiriak", baina "civitas" kontzeptua erabat
loturik zegoen zuzenbideari; alegia, bizigunea zer motatako "civitas"a zen,
biztanleek halako edo holako eskubideak eta betebeharrak izaten zituzten
(zergak, funtzionari izateko aukera...).

"Civitas" horretatik etorri dira "citoyen", "citizen", "ciudadano" eta
enparauak. 

Gero, Frantziako Iraultza etorri zen, eta biziberritu eta mudatu zen
kontzeptua... Hiritarrak herritar bihurtu ote ziren ere.

Badakit burugabekeria handia izango litzatekeela 1789. urtean mugarria
paratzea, eta aurretikoak "hiritar" izan daitezela, eta ondotikoak
"herritar". Dena den, ez dirudi hain afuntzionala denik ere. 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago