[itzul] ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna

Arrizabalaga, Bakartxo bakartxo.arrizabalaga a bildua parlam.euskadi.net
Ost, Ira 27, 15:31:20, CEST 2006


Baina gaur egun erdaraz (batzuk gaztelaniaz eta besteak frantsesez)aritu eta gero euskaratzen hasten garenez, erdaratik ahalik eta gertuen diren baliokideak bilatzen ditugu, euskarazko hitzekin erdaraz mintzatzen jarrai dezagun. Arazo hori du "herritar" hitzak eta on hori "herritar" hitzak. Hitzak itzuli gabe kontzeptuak itzuliko bagenitu, eta kontzeptuak hizkuntza sistema bakoitzaren barruan eta ez beste sistemen menpe jarriko ez bagenitu ez litzateke, agian, hain beharrezko "hiritartasuna".
Bakartxo

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Juan Garzia Garmendia
Enviado el: miércoles, 27 de septiembre de 2006 14:22
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna


Ematen du zerbait pertsonala dudala kontu honekin, baina arrazoi
profesionalengatik egokitu zait luze eztabaidatu beharra lehen ere. Tira,
Xabier, beste hizkuntzok "hitz bera" erabiltzen dutela diozunean, nola
ulertu behar da? "Ciudadano" eta "citizen" hitzak elkarren ordaina direla,
zentzu horretan (eta bestean, oinarrizkoan: "hiriko biztanlea")? Ezin ukatu.
Hemen dugun auzia, hala ere, besterik da. Niretzat, "herritar" da
horretarako hitza euskaraz. Tradiziozko baliokidea, alegia, ez kalko (nire
ustez oker) berria.
(Bide batez, zergatik ez zaio inori kexatzen erdarari terminologikoa omen
den "ciudadano" kontzeptu hori emateko ez delako aukeratu "urbanita"ren
sinononimoa ez den beste hitz zahar nahiz berri bat, terminologiaren
zehaztasunak eskatzen duenez?).
Barkatu, triste edo minberok, umore-izpiren bat lerratu bazait berriro.


-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Xabier Aristegieta
Bidalia: asteazkena, 2006.eko irailak 27 14:04
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] soziologian herritartasuna = hiritartasuna


Kaixo:

Egia esan, herritar/hiritar kontu hau ez da oso erraz ebazteko modukoa.

Unibertsitate-garaian ikasitakotik gogoan dudanez, eta oker ez banago (urte
mordo bat pasatu baita), "ciudadano" hitza, haren erabilera jakin batean,
termino ez baldin bada, termino izatetik nahiko hurbil badago, behintzat.
Jadanik aipatu den bezala, Iraultza Frantsesaz geroztik esanahi berezia duen
hitza da, eta esango nuke, oker ez banabil, aplikatzen zaiola subiranotasuna
biztanleek duteneko Estatu-nazio bateko kide bati, zeinak eskubide eta
betebehar batzuk baititu. Eskubide horien artean aipatzeko modukoa,
parte-hartze politikorako eskubidea. Zentzu horretan, Iraultza Frantsesaz
geroztiko "ciudadano" kontzeptua kontrajarririk dago "Ancien Régime"eko
"súbdito" kontzeptuari, hain zuzen ere.

Iruditzen zait ezen, erabilera horretarako, euskarazko "herritar" hitzak
baduela atenporaltasun agian kamuts samar bat ("herritar" hitza
berdin-berdin erabilia ikusten dugu gaur egungo errealitateari buruzko
testuetan eta, adibidez, Grimm anaien ipuin batean). "Ciudadano" hitzak ez
du elastikotasun hori (gaztelaniaz badaude, jadanik aipatu duten "paisano"
horretaz gain, "lugareño", "aldeano" eta abar, euskarazko "herritar" horren
ordez erabil daitezkeenak).

Gertatzen dena da salbuespen potoloak ere badaudela. Adibidez: "ciudadanía
romana", "Roman citizenship". Bistan dago hori ez dela gaurko "ciudadanía"
bera; alabaina, gaztelaniak eta ingelesak (eta, ziur aski, hizkuntza
gehiagok ere) hitz bera erabiltzen dute, arazorik gabe.

Tira, gogoetarako nire ekarpentxoa besterik ez.

Xabier
----- Original Message -----
From: "maria" <maria2 a bildua euskalnet.net>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, September 26, 2006 4:30 PM
Subject: Re: [itzul] soziologian herritartasuna = hiritartasuna


kaixo,
ez nago ados ciudadanía = hiritartasun horrekin. ciudadano kontzeptua
euskeraz herritar da, hiztegi batuan behintzat hori da agertzen den bakarra.
niretzako behintzat hiritarra hiriko jendea da, eta herritarra bai herri
batekoa, vs. hiritarra, bai soziologian gaztelaniaz ciudadano esaten den
hori.
bueno, oker egon ninteke. beste iritzirik?
ondo izan,
maria
[maria]
------------------------------

Message: 13
Date: Tue, 26 Sep 2006 09:05:26 +0200
From: <merka a bildua artez.net>
Subject: Re: [itzul] "Educación para la ciudadanía democrática y los
derechos humanos"
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Message-ID: <002b01c6e13a$26368da0$0e01a8c0 a bildua 14A>
Content-Type: text/plain; format=flowed; charset="iso-8859-1";
reply-type=original

Soziologian ciudadanía=hiritartasuna


----- Original Message -----
From: "maria" <maria2 a bildua euskalnet.net>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Sunday, September 24, 2006 1:19 PM
Subject: [itzul] "Educación para la ciudadanía democrática y los derechos
humanos"


Kaixo,
Nola esaten da euskaraz "Educación para la ciudadanía democrática y los
derechos humanos".
Kontua da ciudadanía = herritartasun aurkitu dedala, baina hemengo adiera
"herritar demokratikoak" edo izateko hezkuntza dela iruditzen zait, eta ez
"herritartasuna" lortzeko hezkuntza.
Beharbada ez dago bereizketa hori egiteko beharrik, baina tira!
Zuek nola ematen duzue?
Eskerrik asko aldez aurretik,
Maria




------------------------------

_______________________________________________
ItzuL posta zerrenda
Mezuak bidaltzeko helbidea: itzul a bildua postaria.com
Zerrenda utzi nahi baduzu bidali mezu huts bat hona:
itzul-leave a bildua postaria.com

Bilduma honen bukaera: ItzuL Mezu-Bilduma, 28 bilduma, 24. zenbakia
*******************************************************************



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago