[itzul] EHBSHEDIA [Lehen: Re: ER: soziologian...etaErgatiboaren...] edo inpaktu anbientala
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Ost, Ira 27, 18:48:03, CEST 2006
Ez dut ulertzen zein den galdera, edo, beharbada, ez da benetako galdera eta
harritze hutsa besterik ez da.
Grafiagatik baldin bada, latinez 'impactus' delakotik datorrelako euskaratu
da 'inpaktu'.
Mailegatu delako baldin bada, ingelesez, gaztelaniaz, frantsesez, italieraz
eta portugesez ere hala erabiltzen denez, mailegatzeko baldintza minimoak
betetzen ditu. Inori iruditzen bazaio 'inpaktu' mailegatzea euskara
urkamendira eramatea dela edo mailegu horrek higuina sortzen badio, hor
ditu, aukeran, hiztegian bertan eskaintzen diren beste terminoak.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Xabier Aristegieta
Enviado el: miércoles, 27 de septiembre de 2006 18:22
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] EHBSHEDIA [Lehen: Re: ER:
soziologian...etaErgatiboaren...] edo inpaktu anbientala
...inpaktu?
----- Original Message -----
From: "Alfontso Mujika" <alfon a bildua elhuyar.com>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, September 27, 2006 6:03 PM
Subject: Re: [itzul] EHBSHEDIA [Lehen: Re: ER: soziologian...
etaErgatiboaren...] edo inpaktu anbientala
> Ingurumen Hiztegi Entziklopedikoaren bertsio berrituan (Ingurumen Sailaren
> web gunean jarriko dute aurki, dirudienez), Terminologia batzordetik
pasatu
> eta gero, honela gelditu da:
>
> <<<
> ingurumen-inpaktu (termino nagusia)
> SIN: ingurumenaren gaineko eragin; ingurumen-eragin (termino onartua)
> >>>
>
> Terminobakarrismoaren gurtzaileei ez zaie asko gustatuko, beharbada,
termino
> bat baino gehiago agertzea; horientzat dago 'termino nagusia' delakoa.
> Erdaretan, dena den, ez pentsa termino bakarra dagoenik. Hona hemen
hiztegi
> horretan bertan bildutako erdal terminoak:
>
> en environmental impact; impact
> es impacto ambiental; impacto medioambiental
> fr impact; impact sur l'environnement; incidence sur l'environnement
>
>
> Alfontso Mujika
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de Terminologia BITEZ LOGOS
> Enviado el: miércoles, 27 de septiembre de 2006 17:27
> Para: ItzuL
> Asunto: [itzul] EHBSHEDIA [Lehen: Re: ER: soziologian... eta
> Ergatiboaren...] edo inpaktu anbientala
>
>
> Gaiaren lerroan idatzitako sasisigla argitze aldera:
>
> EHBSHEDIA - Ergatibo Hiritarraren Behar Soziologikoak Herritartasunari
> Eragiten Dion INPAKTU ANBIENTALA
>
> Eztabaida-lerro biei ere arras interesgarri deritzegun arren, gaude, ez
ote
> den frantses haizearen eragina izan horren basa(itzul)mortu luzea eta
gero,
> halako batean, parte-hartze andana hori perretxikoak legez agertzea.
> Dena den, introito labur hori iritzi-zaparradaren erdian atergunetxo bat
> sortzeko besterik ez da izan. Beraz, goazen harira:
>
> Dagoeneko asmatu duzuenez, delako "inpaktu anbientala" dugu
> laguntza/aholku-eskearen gaia.
> Iturriak aipatu gabe (guztiok erabili ohi ditugunak baitira), aukera hauek
> bilduko ditu, besteak beste, euskararen hiztegi edo datu-base nagusietan
> begiratzen duenak:
>
> ingurumen-inpaktu
> ingurune-inpaktu
> ingurumen-eragin
> ingurumeneko eragin
> ingurumenaren eragin
> ingurumenaren gaineko eragin
>
> Atrebituko al da inor normalkuntzaren salabardoari kirtenetik helduta
> erreka horretatik "korrokoi" egokia harrapatzeko ahaleginari ekiten!
>
> Esker mila eta ez adiorik.
>
> Iñaki
> BITEZ LOGOS
>
> At 16:00 27/09/2006 +0200, you wrote:
> >"Nik ez diot, bada, hiritartasun hitzari problemarik aurkitzen... nire
> >lanerako."
> >Ugaitz
> >
> >Nik ere ez diot "hiritartasun" hitzari problemarik aurkitzen; .... baina
> >behar hori ez dut argi ikusten.
> >Bakartxo
> >
> >-----Mensaje original-----
> >De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> >nombre de merka a bildua artez.net
> >Enviado el: miércoles, 27 de septiembre de 2006 15:37
> >Para: ItzuL
> >Asunto: Re: [itzul] ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago