[itzul] EHBSHEDIA [Lehen: Re: ER: soziologian... etaErgatiboaren...] edo inpaktu anbientala

Xabier Aristegieta xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Ost, Ira 27, 18:22:23, CEST 2006


...inpaktu?
----- Original Message ----- 
From: "Alfontso Mujika" <alfon a bildua elhuyar.com>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, September 27, 2006 6:03 PM
Subject: Re: [itzul] EHBSHEDIA [Lehen: Re: ER: soziologian...
etaErgatiboaren...] edo inpaktu anbientala


> Ingurumen Hiztegi Entziklopedikoaren bertsio berrituan (Ingurumen Sailaren
> web gunean jarriko dute aurki, dirudienez), Terminologia batzordetik
pasatu
> eta gero, honela gelditu da:
>
> <<<
> ingurumen-inpaktu (termino nagusia)
> SIN: ingurumenaren gaineko eragin; ingurumen-eragin (termino onartua)
> >>>
>
> Terminobakarrismoaren gurtzaileei ez zaie asko gustatuko, beharbada,
termino
> bat baino gehiago agertzea; horientzat dago 'termino nagusia' delakoa.
> Erdaretan, dena den, ez pentsa termino bakarra dagoenik. Hona hemen
hiztegi
> horretan bertan bildutako erdal terminoak:
>
> en environmental impact; impact
> es impacto ambiental; impacto medioambiental
> fr impact; impact sur l'environnement; incidence sur l'environnement
>
>
> Alfontso Mujika
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de Terminologia BITEZ LOGOS
> Enviado el: miércoles, 27 de septiembre de 2006 17:27
> Para: ItzuL
> Asunto: [itzul] EHBSHEDIA [Lehen: Re: ER: soziologian... eta
> Ergatiboaren...] edo inpaktu anbientala
>
>
> Gaiaren lerroan idatzitako sasisigla argitze aldera:
>
> EHBSHEDIA - Ergatibo Hiritarraren Behar Soziologikoak Herritartasunari
> Eragiten Dion INPAKTU ANBIENTALA
>
> Eztabaida-lerro biei ere arras interesgarri deritzegun arren, gaude, ez
ote
> den frantses haizearen eragina izan horren basa(itzul)mortu luzea eta
gero,
> halako batean, parte-hartze andana hori perretxikoak legez agertzea.
> Dena den, introito labur hori iritzi-zaparradaren erdian atergunetxo bat
> sortzeko besterik ez da izan. Beraz, goazen harira:
>
> Dagoeneko asmatu duzuenez, delako "inpaktu anbientala" dugu
> laguntza/aholku-eskearen gaia.
> Iturriak aipatu gabe (guztiok erabili ohi ditugunak baitira), aukera hauek
> bilduko ditu, besteak beste, euskararen hiztegi edo datu-base nagusietan
> begiratzen duenak:
>
> ingurumen-inpaktu
> ingurune-inpaktu
> ingurumen-eragin
> ingurumeneko eragin
> ingurumenaren eragin
> ingurumenaren gaineko eragin
>
> Atrebituko al da inor normalkuntzaren salabardoari kirtenetik helduta
> erreka horretatik "korrokoi" egokia harrapatzeko ahaleginari ekiten!
>
> Esker mila eta ez adiorik.
>
> Iñaki
> BITEZ LOGOS
>
> At 16:00 27/09/2006 +0200, you wrote:
> >"Nik ez diot, bada, hiritartasun hitzari problemarik aurkitzen... nire
> >lanerako."
> >Ugaitz
> >
> >Nik ere ez diot "hiritartasun" hitzari problemarik aurkitzen; .... baina
> >behar hori ez dut argi ikusten.
> >Bakartxo
> >
> >-----Mensaje original-----
> >De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> >nombre de merka a bildua artez.net
> >Enviado el: miércoles, 27 de septiembre de 2006 15:37
> >Para: ItzuL
> >Asunto: Re: [itzul] ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago