[itzul] EHBSHEDIA [Lehen: Re:ER:soziologian...etaErgatiboaren...] edo inpaktu anbientala
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Ost, Ira 27, 20:06:04, CEST 2006
<<hitz bat mailegatzeko baldintza minimoetan minimoena ez al da hitz horren
baliokidea hizkuntza mailegu-hartzailean ez egotea?>>
Bai, arrazoi duzu horretan. Eta, hain zuzen ere, hor dago zalantzaren
sorburua: zer du 'inpaktu' hitzak 'eragin' edo 'ondorio' ez dutena'? Zer
ñabardura dago?
Zergatik, adibidez, hautatu da ingelesez 'impact' hitza eta ez 'effect' edo
'influence'?
<effect: the force of impression of one thing on another : a significant or
major effect>
<influence the power or capacity of causing an effect in indirect or
intangible ways / the act or power of producing an effect without apparent
exertion of force or direct exercise of command>
Zergatik hobetsi da gaztelaniaz 'impacto' hitza, ondoan 'efecto' edo
'influencia' izanda? Zergatik hobetsi da frantsesez 'impact', eta ez
'effect' edo 'influence'?
Ingelesez, baliteke egokiagoa iruditu izana 'impact' hitza, indartsuagoa
delako eta hain polisemikoa ez delako.
Gaizki pentsatuta, esan dezakegu frantsesez eta gaztelaniaz kalkatu egin
dutela ingelesezko terminoa, besterik gabe (gaztelaniaz oso litekeena da,
baina frantsesak saiatzen dira beti ingelesesaren uholdeari aurre egiten);
hizkuntza horietan hitz hori badutenez, ez da mailegua.
Kontsiderazio horiek, eta beste batzuk, erabili ziren termino hori
proposatzeko orduan. Eta, horren ondoren, termino bat baino gehiago ematea
erabaki zen, inolako hobespenik egin gabe. Gero, Terminologia batzordean,
terminoen artean hobespen bat egiten behartu zuten, eta hori izan da
emaitza.
Alfontso
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Xabier Aristegieta
Enviado el: miércoles, 27 de septiembre de 2006 19:36
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] EHBSHEDIA [Lehen:
Re:ER:soziologian...etaErgatiboaren...] edo inpaktu anbientala
Galderaren zioa da, besterik gabe, harritu egin nauela "impacto" esateko
xedez mailegu bat hartzeak, euskaraz gutxienez bi hitz, "eragin" eta
"ondorio", ditugunean. Beste gauza bat litzateke, noski, hitz horiek egokiak
izango ez balira edo jadanik beste esanahi batzuetarako "hartuak" baleude.
Ez, Alfontso, maileguak hartzea euskara urkamendira eramatea dela pentsatzen
dutenen bila bazabiltza, ez nauzu ni talde horretan aurkituko, eta horren
adibideren bat edo beste ere aise eman ahal izango nizuke.
Dena den, hitz bat mailegatzeko baldintza minimoetan minimoena ez al da hitz
horren baliokidea hizkuntza mailegu-hartzailean ez egotea?
Ondo izan eta bihar arte.
Xabier
----- Original Message -----
From: "Alfontso Mujika" <alfon a bildua elhuyar.com>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, September 27, 2006 6:48 PM
Subject: Re: [itzul] EHBSHEDIA [Lehen: Re:
ER:soziologian...etaErgatiboaren...] edo inpaktu anbientala
> Ez dut ulertzen zein den galdera, edo, beharbada, ez da benetako galdera
eta
> harritze hutsa besterik ez da.
>
> Grafiagatik baldin bada, latinez 'impactus' delakotik datorrelako
euskaratu
> da 'inpaktu'.
> Mailegatu delako baldin bada, ingelesez, gaztelaniaz, frantsesez,
italieraz
> eta portugesez ere hala erabiltzen denez, mailegatzeko baldintza minimoak
> betetzen ditu. Inori iruditzen bazaio 'inpaktu' mailegatzea euskara
> urkamendira eramatea dela edo mailegu horrek higuina sortzen badio, hor
> ditu, aukeran, hiztegian bertan eskaintzen diren beste terminoak.
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de Xabier Aristegieta
> Enviado el: miércoles, 27 de septiembre de 2006 18:22
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] EHBSHEDIA [Lehen: Re: ER:
> soziologian...etaErgatiboaren...] edo inpaktu anbientala
>
>
> ...inpaktu?
> ----- Original Message -----
> From: "Alfontso Mujika" <alfon a bildua elhuyar.com>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Wednesday, September 27, 2006 6:03 PM
> Subject: Re: [itzul] EHBSHEDIA [Lehen: Re: ER: soziologian...
> etaErgatiboaren...] edo inpaktu anbientala
>
>
> > Ingurumen Hiztegi Entziklopedikoaren bertsio berrituan (Ingurumen
Sailaren
> > web gunean jarriko dute aurki, dirudienez), Terminologia batzordetik
> pasatu
> > eta gero, honela gelditu da:
> >
> > <<<
> > ingurumen-inpaktu (termino nagusia)
> > SIN: ingurumenaren gaineko eragin; ingurumen-eragin (termino onartua)
> > >>>
> >
> > Terminobakarrismoaren gurtzaileei ez zaie asko gustatuko, beharbada,
> termino
> > bat baino gehiago agertzea; horientzat dago 'termino nagusia' delakoa.
> > Erdaretan, dena den, ez pentsa termino bakarra dagoenik. Hona hemen
> hiztegi
> > horretan bertan bildutako erdal terminoak:
> >
> > en environmental impact; impact
> > es impacto ambiental; impacto medioambiental
> > fr impact; impact sur l'environnement; incidence sur l'environnement
> >
> >
> > Alfontso Mujika
> > Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
> >
> > -----Mensaje original-----
> > De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> > nombre de Terminologia BITEZ LOGOS
> > Enviado el: miércoles, 27 de septiembre de 2006 17:27
> > Para: ItzuL
> > Asunto: [itzul] EHBSHEDIA [Lehen: Re: ER: soziologian... eta
> > Ergatiboaren...] edo inpaktu anbientala
> >
> >
> > Gaiaren lerroan idatzitako sasisigla argitze aldera:
> >
> > EHBSHEDIA - Ergatibo Hiritarraren Behar Soziologikoak Herritartasunari
> > Eragiten Dion INPAKTU ANBIENTALA
> >
> > Eztabaida-lerro biei ere arras interesgarri deritzegun arren, gaude, ez
> ote
> > den frantses haizearen eragina izan horren basa(itzul)mortu luzea eta
> gero,
> > halako batean, parte-hartze andana hori perretxikoak legez agertzea.
> > Dena den, introito labur hori iritzi-zaparradaren erdian atergunetxo bat
> > sortzeko besterik ez da izan. Beraz, goazen harira:
> >
> > Dagoeneko asmatu duzuenez, delako "inpaktu anbientala" dugu
> > laguntza/aholku-eskearen gaia.
> > Iturriak aipatu gabe (guztiok erabili ohi ditugunak baitira), aukera
hauek
> > bilduko ditu, besteak beste, euskararen hiztegi edo datu-base nagusietan
> > begiratzen duenak:
> >
> > ingurumen-inpaktu
> > ingurune-inpaktu
> > ingurumen-eragin
> > ingurumeneko eragin
> > ingurumenaren eragin
> > ingurumenaren gaineko eragin
> >
> > Atrebituko al da inor normalkuntzaren salabardoari kirtenetik helduta
> > erreka horretatik "korrokoi" egokia harrapatzeko ahaleginari ekiten!
> >
> > Esker mila eta ez adiorik.
> >
> > Iñaki
> > BITEZ LOGOS
> >
> > At 16:00 27/09/2006 +0200, you wrote:
> > >"Nik ez diot, bada, hiritartasun hitzari problemarik aurkitzen... nire
> > >lanerako."
> > >Ugaitz
> > >
> > >Nik ere ez diot "hiritartasun" hitzari problemarik aurkitzen; ....
baina
> > >behar hori ez dut argi ikusten.
> > >Bakartxo
> > >
> > >-----Mensaje original-----
> > >De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> > >nombre de merka a bildua artez.net
> > >Enviado el: miércoles, 27 de septiembre de 2006 15:37
> > >Para: ItzuL
> > >Asunto: Re: [itzul] ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna
> >
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago