[itzul] EHBSHEDIA [Lehen:Re:ER:soziologian...etaErgatiboaren...] edo inpaktu anbientala
Xabier Aristegieta
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Ast, Ira 28, 09:03:10, CEST 2006
Eskertzen dizut azalpena, Alfontso.
Dena den, behin baino gehiagotan galdetu duzu beste hizkuntza horietan
"inpaktu" hitza zergatik hobetsi den, baina soilik aieru batekin erantzun
duzu ("Ingelesez, baliteke egokiagoa iruditu izana 'impact' hitza,
indartsuagoa delako eta hain polisemikoa ez delako"). Ez zaizkit, beraz, oso
argi geratu "inpaktu" hitza hobesteko arrazoiak. Nire iritzi pertsonala da
euskarazko "eragin" edo "ondorio" (bata ez bada, bestea) behar bezain
egokiak badirela "impact" hori emateko.
Pentsatzen nuen agian aipatuko zenuela nola gaztelaniaz badagoen beste
espresio bat (kontzeptua bera ezberdina ote den, ordea, ez dakit),
"afecciones medioambientales", eta beharbada horretarako jadanik hartua
legokeela "ondorio" edo "eragin".
Ondo izan,
Xabier
----- Original Message -----
From: "Alfontso Mujika" <alfon a bildua elhuyar.com>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, September 27, 2006 8:06 PM
Subject: Re: [itzul] EHBSHEDIA
[Lehen:Re:ER:soziologian...etaErgatiboaren...] edo inpaktu anbientala
> <<hitz bat mailegatzeko baldintza minimoetan minimoena ez al da hitz
horren
> baliokidea hizkuntza mailegu-hartzailean ez egotea?>>
>
> Bai, arrazoi duzu horretan. Eta, hain zuzen ere, hor dago zalantzaren
> sorburua: zer du 'inpaktu' hitzak 'eragin' edo 'ondorio' ez dutena'? Zer
> ñabardura dago?
>
> Zergatik, adibidez, hautatu da ingelesez 'impact' hitza eta ez 'effect'
edo
> 'influence'?
>
> <effect: the force of impression of one thing on another : a significant
or
> major effect>
> <influence the power or capacity of causing an effect in indirect or
> intangible ways / the act or power of producing an effect without apparent
> exertion of force or direct exercise of command>
>
> Zergatik hobetsi da gaztelaniaz 'impacto' hitza, ondoan 'efecto' edo
> 'influencia' izanda? Zergatik hobetsi da frantsesez 'impact', eta ez
> 'effect' edo 'influence'?
>
> Ingelesez, baliteke egokiagoa iruditu izana 'impact' hitza, indartsuagoa
> delako eta hain polisemikoa ez delako.
>
> Gaizki pentsatuta, esan dezakegu frantsesez eta gaztelaniaz kalkatu egin
> dutela ingelesezko terminoa, besterik gabe (gaztelaniaz oso litekeena da,
> baina frantsesak saiatzen dira beti ingelesesaren uholdeari aurre egiten);
> hizkuntza horietan hitz hori badutenez, ez da mailegua.
>
> Kontsiderazio horiek, eta beste batzuk, erabili ziren termino hori
> proposatzeko orduan. Eta, horren ondoren, termino bat baino gehiago ematea
> erabaki zen, inolako hobespenik egin gabe. Gero, Terminologia batzordean,
> terminoen artean hobespen bat egiten behartu zuten, eta hori izan da
> emaitza.
>
> Alfontso
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de Xabier Aristegieta
> Enviado el: miércoles, 27 de septiembre de 2006 19:36
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] EHBSHEDIA [Lehen:
> Re:ER:soziologian...etaErgatiboaren...] edo inpaktu anbientala
>
>
> Galderaren zioa da, besterik gabe, harritu egin nauela "impacto" esateko
> xedez mailegu bat hartzeak, euskaraz gutxienez bi hitz, "eragin" eta
> "ondorio", ditugunean. Beste gauza bat litzateke, noski, hitz horiek
egokiak
> izango ez balira edo jadanik beste esanahi batzuetarako "hartuak" baleude.
>
> Ez, Alfontso, maileguak hartzea euskara urkamendira eramatea dela
pentsatzen
> dutenen bila bazabiltza, ez nauzu ni talde horretan aurkituko, eta horren
> adibideren bat edo beste ere aise eman ahal izango nizuke.
>
> Dena den, hitz bat mailegatzeko baldintza minimoetan minimoena ez al da
hitz
> horren baliokidea hizkuntza mailegu-hartzailean ez egotea?
>
> Ondo izan eta bihar arte.
>
> Xabier
> ----- Original Message -----
> From: "Alfontso Mujika" <alfon a bildua elhuyar.com>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Wednesday, September 27, 2006 6:48 PM
> Subject: Re: [itzul] EHBSHEDIA [Lehen: Re:
> ER:soziologian...etaErgatiboaren...] edo inpaktu anbientala
>
>
> > Ez dut ulertzen zein den galdera, edo, beharbada, ez da benetako galdera
> eta
> > harritze hutsa besterik ez da.
> >
> > Grafiagatik baldin bada, latinez 'impactus' delakotik datorrelako
> euskaratu
> > da 'inpaktu'.
> > Mailegatu delako baldin bada, ingelesez, gaztelaniaz, frantsesez,
> italieraz
> > eta portugesez ere hala erabiltzen denez, mailegatzeko baldintza
minimoak
> > betetzen ditu. Inori iruditzen bazaio 'inpaktu' mailegatzea euskara
> > urkamendira eramatea dela edo mailegu horrek higuina sortzen badio, hor
> > ditu, aukeran, hiztegian bertan eskaintzen diren beste terminoak.
> >
> > -----Mensaje original-----
> > De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> > nombre de Xabier Aristegieta
> > Enviado el: miércoles, 27 de septiembre de 2006 18:22
> > Para: ItzuL
> > Asunto: Re: [itzul] EHBSHEDIA [Lehen: Re: ER:
> > soziologian...etaErgatiboaren...] edo inpaktu anbientala
> >
> >
> > ...inpaktu?
> > ----- Original Message -----
> > From: "Alfontso Mujika" <alfon a bildua elhuyar.com>
> > To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> > Sent: Wednesday, September 27, 2006 6:03 PM
> > Subject: Re: [itzul] EHBSHEDIA [Lehen: Re: ER: soziologian...
> > etaErgatiboaren...] edo inpaktu anbientala
> >
> >
> > > Ingurumen Hiztegi Entziklopedikoaren bertsio berrituan (Ingurumen
> Sailaren
> > > web gunean jarriko dute aurki, dirudienez), Terminologia batzordetik
> > pasatu
> > > eta gero, honela gelditu da:
> > >
> > > <<<
> > > ingurumen-inpaktu (termino nagusia)
> > > SIN: ingurumenaren gaineko eragin; ingurumen-eragin (termino onartua)
> > > >>>
> > >
> > > Terminobakarrismoaren gurtzaileei ez zaie asko gustatuko, beharbada,
> > termino
> > > bat baino gehiago agertzea; horientzat dago 'termino nagusia' delakoa.
> > > Erdaretan, dena den, ez pentsa termino bakarra dagoenik. Hona hemen
> > hiztegi
> > > horretan bertan bildutako erdal terminoak:
> > >
> > > en environmental impact; impact
> > > es impacto ambiental; impacto medioambiental
> > > fr impact; impact sur l'environnement; incidence sur l'environnement
> > >
> > >
> > > Alfontso Mujika
> > > Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
> > >
> > > -----Mensaje original-----
> > > De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> > > nombre de Terminologia BITEZ LOGOS
> > > Enviado el: miércoles, 27 de septiembre de 2006 17:27
> > > Para: ItzuL
> > > Asunto: [itzul] EHBSHEDIA [Lehen: Re: ER: soziologian... eta
> > > Ergatiboaren...] edo inpaktu anbientala
> > >
> > >
> > > Gaiaren lerroan idatzitako sasisigla argitze aldera:
> > >
> > > EHBSHEDIA - Ergatibo Hiritarraren Behar Soziologikoak Herritartasunari
> > > Eragiten Dion INPAKTU ANBIENTALA
> > >
> > > Eztabaida-lerro biei ere arras interesgarri deritzegun arren, gaude,
ez
> > ote
> > > den frantses haizearen eragina izan horren basa(itzul)mortu luzea eta
> > gero,
> > > halako batean, parte-hartze andana hori perretxikoak legez agertzea.
> > > Dena den, introito labur hori iritzi-zaparradaren erdian atergunetxo
bat
> > > sortzeko besterik ez da izan. Beraz, goazen harira:
> > >
> > > Dagoeneko asmatu duzuenez, delako "inpaktu anbientala" dugu
> > > laguntza/aholku-eskearen gaia.
> > > Iturriak aipatu gabe (guztiok erabili ohi ditugunak baitira), aukera
> hauek
> > > bilduko ditu, besteak beste, euskararen hiztegi edo datu-base
nagusietan
> > > begiratzen duenak:
> > >
> > > ingurumen-inpaktu
> > > ingurune-inpaktu
> > > ingurumen-eragin
> > > ingurumeneko eragin
> > > ingurumenaren eragin
> > > ingurumenaren gaineko eragin
> > >
> > > Atrebituko al da inor normalkuntzaren salabardoari kirtenetik helduta
> > > erreka horretatik "korrokoi" egokia harrapatzeko ahaleginari ekiten!
> > >
> > > Esker mila eta ez adiorik.
> > >
> > > Iñaki
> > > BITEZ LOGOS
> > >
> > > At 16:00 27/09/2006 +0200, you wrote:
> > > >"Nik ez diot, bada, hiritartasun hitzari problemarik aurkitzen...
nire
> > > >lanerako."
> > > >Ugaitz
> > > >
> > > >Nik ere ez diot "hiritartasun" hitzari problemarik aurkitzen; ....
> baina
> > > >behar hori ez dut argi ikusten.
> > > >Bakartxo
> > > >
> > > >-----Mensaje original-----
> > > >De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> > > >nombre de merka a bildua artez.net
> > > >Enviado el: miércoles, 27 de septiembre de 2006 15:37
> > > >Para: ItzuL
> > > >Asunto: Re: [itzul] ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna
> > >
> >
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago