[itzul] ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna

Xabier Aristegieta xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Ast, Ira 28, 10:06:41, CEST 2006


Gotzon, eta, adibidez, "Euskal herritarrak Felipe II.aren gortean"
itzultzean, zuzenean "ciudadanos" ere erabiliko zenuke?

Xabier
----- Original Message ----- 
From: "Gotzon Egia" <gegia a bildua gipuzkoa.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, September 28, 2006 9:28 AM
Subject: Re: [itzul] ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna


> > Ni ez naiz soziologo, ez terminologo, baina <<herritar>> entzuten
> > dudanean belarriak edo senak <<paisano>> ekartzen dit gogora,
> > Nafarroan -behintzat- erdaraz ari garenean maiz erabiltzen ohi dugun
> > hitza.
>
> Lankide batekin goizean goiz egin dudan hitz-aspertutxoaren harira:
>
> Legez kanpora ipinitako Batasunaren aurreko «Euskal Herritarrok» alderdi
> edo koalizio edo plataforma edo dena delakoaren izena nola emango ote
> genuke gazteleraz?
>
> Ez dakit zuek, baina nik aterabide bakarra asmatuko nuke: «Ciudadanos
> Vascos» (albo batera utziko dut, nahita, «ciudadanos, ciudadanas» auzia,
> beste era batekoa baita, eta, zorionez, gaztelerari baitagokio, ez
> euskarari). Ez, behintzat, «Pueblerinos vascos», «Paisanos vascos»,
> «Aldeanos vascos» edo «Lugareños vascos».
>
> -- 
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago