[itzul] ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Ira 28, 10:35:45, CEST 2006


> Gotzon, eta, adibidez, "Euskal herritarrak Felipe II.aren gortean"
> itzultzean, zuzenean "ciudadanos" ere erabiliko zenuke?

Iruditzen zait zerorrek emana duzula, aurreko mezu batean, erantzun 
inplizitua: «Roman citizenship» bazen, Frantses Iraultzaren ondotik 
«citoyenneté» kontzeptuaren adiera ez izan arren, noski.

Beraz, «Euskal herritarrak Felipe II.aren gortean» gazteleraz 
ematerakoan, agian ez dugu «ciudadano» beste irteerarik, nahiz ongi 
dakigun Ancien régime-ari buruz ari garela. «Roman citizenship» oraindik 
aspaldikoagoa da...

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago