[itzul] "balea" eta "egia"

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Ira 28, 17:25:56, CEST 2006


'-zale' atzizkiarena, behintzat, ez da arazo ('balea' -> baleazale';
'egia' -> 'egiazale'). Bestea ('balea' baina 'balekume' eta 'baleontzi'),
honela ulertzen dut nik:

Hiztegi Batua tradiziotik elikatu da, eta tradizioan 'balekume' eta
'baleontzi' agertzen dira behin eta berriro, eta horregatik hartu ditu
Euskaltzaindiak era horretan. Baina ulertu behar dugu hitz horiek fosilak
direla eta ez digutela balio eredutzat hartzeko 'balea' hitzak parte hartzen
duen hitz-elkarte berriak sortzeko orduan. Horren adibide dira Hiztegi
Batuan bertan agertzen diren <balea(-)arrantza> eta <balea(-)bizar>.

Ez pentsa 'balea' hitzarekikoa salbuespena denik. Era horretako jokabide
bikoitzak behin baino gehiagotan agertzen dira Hiztegi Batuan (anaia /
anaitasun; ertzain / herrizain; hatz / atzamar...)  eta hala ulertu behar
dira, tradizioaren zerga moduan. Baina garbi izan behar dugu garai bateko
aldaketa horiek ez direla emankorrak gaur egun.

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Sergio
Enviado el: jueves, 28 de septiembre de 2006 16:48
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] "balea" eta "egia"



> 'baleazale' da hitza, eta ez *'balezale', Hiztegi Batuaren arabera.
> Akabo
> arazoa, ezta?
> (nahiz eta, gero, Hiztegi batuan bertan, 'balekume' eta 'baleontzi'
> agertu)


Bai ba, "balezale" Elhuyarren ikusi dut, eta ez diot Hiztegi Batuari
erreparatu.

Baina Alfontsok ondo dioenez, hor daude "balekume" eta "baleontzi".


Hortaz, oraingoz ez dugu askorik argitu.


Sergio




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago