[itzul] ER: "balea" eta "egia"
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Or, Ira 29, 10:00:35, CEST 2006
Arrazoi osoa du Alfontsok, baina uste dut aurkitu daitekeeka zerbait,
usadioaren azpian edo oinarrian, halako dibergentziak neurri batean
esplikatzen edo justifikatzen dituena.
Badirudi eratorpen-atzizki batzuk "itsatsiagoak" edo direla (-kume) beste
batzuk baino (-zale). "Zale", hain zuzen, erantsi gabe ere erabil daiteke
oraindik zenbait joskeratan, nahiz itsatsiak joateak ondorio semantiko
nabarmenak izan: "baleazale/kamioizale" lanbidea da, eta
"balea-zalea/kamioi-zalea", berriz, ez.
Alfontsok aipatzen duen hitz berriak halako laburduraz moldatzeko
debekua-edo ere, ez dago oso urrun horretatik, nahiz gauza bera ez izan.
Horrekin batera, fonetika-kontuek ere eragin lezakete, beharbada, batez ere
hiru bokal segidan egokituko liratekeenean: "balEAOntzi".
Badakit espekulazio hustzat har daitezkela horiek guztiak, baina ni Sanchez
Ferlosioren esanaren jarraitzaile tematia naiz: oraindik arrastoa aurkitu ez
zaion araua izaten da, hizkuntzan, anomaliatzat jotzen duguna.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Alfontso Mujika
Bidalia: osteguna, 2006.eko irailak 28 17:26
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] "balea" eta "egia"
'-zale' atzizkiarena, behintzat, ez da arazo ('balea' -> baleazale';
'egia' -> 'egiazale'). Bestea ('balea' baina 'balekume' eta 'baleontzi'),
honela ulertzen dut nik:
Hiztegi Batua tradiziotik elikatu da, eta tradizioan 'balekume' eta
'baleontzi' agertzen dira behin eta berriro, eta horregatik hartu ditu
Euskaltzaindiak era horretan. Baina ulertu behar dugu hitz horiek fosilak
direla eta ez digutela balio eredutzat hartzeko 'balea' hitzak parte hartzen
duen hitz-elkarte berriak sortzeko orduan. Horren adibide dira Hiztegi
Batuan bertan agertzen diren <balea(-)arrantza> eta <balea(-)bizar>.
Ez pentsa 'balea' hitzarekikoa salbuespena denik. Era horretako jokabide
bikoitzak behin baino gehiagotan agertzen dira Hiztegi Batuan (anaia /
anaitasun; ertzain / herrizain; hatz / atzamar...) eta hala ulertu behar
dira, tradizioaren zerga moduan. Baina garbi izan behar dugu garai bateko
aldaketa horiek ez direla emankorrak gaur egun.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Sergio
Enviado el: jueves, 28 de septiembre de 2006 16:48
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] "balea" eta "egia"
> 'baleazale' da hitza, eta ez *'balezale', Hiztegi Batuaren arabera.
> Akabo
> arazoa, ezta?
> (nahiz eta, gero, Hiztegi batuan bertan, 'balekume' eta 'baleontzi'
> agertu)
Bai ba, "balezale" Elhuyarren ikusi dut, eta ez diot Hiztegi Batuari
erreparatu.
Baina Alfontsok ondo dioenez, hor daude "balekume" eta "baleontzi".
Hortaz, oraingoz ez dugu askorik argitu.
Sergio
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago