[itzul] NAN/ren/en fotokopia
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
As, Api 17, 15:36:55, CEST 2007
Pello Telleria Euskaltzaindiaren idazkariordeak honela idatzi zuen 2005eko
urtarrilean 'erabili.com'en, DNI nola euskaratu behar zen galdetu zutenean:
<<Aspalditik erabili izan den -eta erabiltzen den- itzulpena NAN da, hau da,
itzuli behar den testuaren itzulpena: gaztelaniazko Documento Nacional de
Identidad-en itzulpena (Nortasun Agiri Nazionala). Nire ustez, hori da
euskaldunok normalean testu bat itzultzean erabiltzen dugun bidea, hots,
hitzez hitzeko itzulpena egin, hizkuntza behartu gabe baina itzuli behar
dena osorik emanez; baina, ohiko itzulpen-modua ez den beste arrazoiren
bategatik, NA edota ENA erabiltzen du zenbaitek. Dirudienez, batean N
(nazionala) kendu da, eta bestean, berriz, E (euskal) gehitu. Beraz,
batzuentzat kontua ez da DNIren itzulpena, baizik euskaraz nola esan nahi
dioten nortasun agiri horri.>>
-----------------
'Euskara batuaren ajeak' liburuan, berriz, honela idatzia zuen Ibon
Sarasolak:
<<N.A.N. Bukaerako N hori ez dut ulertzen inondik ere. Dokumento Nacional de
Identidad delakoa -izango ahal du irakurleak esapidearen hanpatasun
irrigarria sumatzeko sentiberatasuna!-, carte d' identité, besterik gabe, da
frantsesez, Identy Card ingelesez, Personalausweis alemanez. Eta esapide
horiek dira gaztelaniazkoaren ondoan agertzen direnak agiri elebidunetan:
inork ikusi al du inon inoiz carte national d'identité edo National Identity
Card?
Bestalde, aipagarria da ingeles eta alemanezko formen euskal kidea nortasun
txartela dela. Nik nahiago nuke azken hau, nortasun txartela, normalagoa eta
naturalagoa iruditzen baitzait, baina tira, nortasun agiria aski sartua
dagoenez gero, onargarria iruditzen zait, premia larririk gabe ez direla
bazterrak nahasi behar dioen printzipioaren izenean.>>
-----------------
Hiztegi Batuan, bestalde, hau dugu 'nortasun' sarreran, adibide gisa:
<<nortasun-agiria>>
-----------------
Jose Luis Lizundia euksltzain osoak honela idatzi zuen 'erabili.com'en, Ibon
Sarasolak liburuan emandako iritziari buruz eta Pello Telleriak esandakoari
buruz:
<<(...) 1.- Akademiaren idazkariordeak zehatz erantzuten dio, zeren eta
galdetzaileak DNIren itzulpena eskatzen baitu, ez edozein nortasun
agirirena, ez eta ordezko izatea nahiko lukeen "euskal" agiri batena, hots,
ENA deitzen dutena.
2.- Ibon Sarasola euskaltzainkidea, hizkuntzalaritzaz nik baino gehiago
dakiela aitortzen badiot ere, erakundetze politikoez zerbait ikasi eta
saiatua naizenez, uste dut oker dabilela kontu honetaz, zeren eta, gure
euskaltzainburu ohiaren agiria daukat begi bistan, eta hau baitio:
Republique Française-Carte Nationale d'Ídentité. Tronpatu da, beraz. Gauza
jakina da, bestalde, Erresuma Batuan ez dagoela Estatu mailako ez bestelako
nortasun agiri ofizialik, zorionez! Zoritxarrez britainiarrentzat, laster
jartzeko asmoa omen dute eta. Ondorioz, ez dit balio ingelesezko adibideak.
Alemanezkoaz, gauza bera, zeren eta Personalausweis euskaraz agiri
pertsonala litzateke, edota, nortasun agiria.
(...) Azken ondorioa: DNI agiri hori jasan behar dugun heinean, horren
itzulpen zehatza gure idazkariordearena da.>>
-----------------
Letra-zoparen ztabaidan sartu gabe, eta Paulek egin duen galderari helduta
(Nola da? NANren edo NANen fotokopia?), nire ustez garbi dago 'NANaren
fotokopia' behar duela, sigla ez baitagokio izen berezi bati. Hau da, 'BEZa'
edo 'CDa' bezalakoa da, ez 'EAE' (EAEren) edo 'EHU' (EHUren) bezalakoa.
Dena delakoagatik NAN siglaren ordez NA sigla erabili nahi izanez gero,
'NA-aren fotokopia' idatzi behar litzateke Hezkuntza Sailak Ortotipografia
lanean proposatzen duen irizpidea erabiliz gero ("sigla eta
deklinabide-atzizkia marratxorik gabe batzen dira, salbu eta siglaren azken
letra berberaz hasten denean atzizkia ere"). Irizpide hori ez erabiltzera,
berriz, 'NAren fotokopia' idatz liteke (deklinbaideko <a + a = a> formula
erabilita).
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Gotzon Egia
Enviado el: martes, 17 de abril de 2007 14:39
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] NAN/ren/en fotokopia
>> Nola da? NANren edo NANen fotokopia?
> NAren fotokopia
«Nortasun agiriaren fotokopia».
Gazteleraz DNI egiten delako, siglaz, euskaraz ere sigla egin behar dugu
nahitaez? Frantsesez ez dute egiten: «carte d'identité nationale» den
arren «carte d'identité» idazten dute ia beti. Ingelesez, «identity
card» edo ez dute laburtzen, edo laburtzekotan «identity» bakarrik: «ID
card».
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago