[itzul] Euskara-gaztelania literatur itzulpenari buruzko lantegia - EIZIE

EIZIE bulegoa a bildua eizie.org
Ost, Api 18, 14:06:21, CEST 2007


Gaztelaniarako literatur itzulpenari buruzko lantegia antolatu du EIZIEk,
gai horren inguruan gogoeta eta praktika egiteko helburuarekin. Izan ere,
gure beste hizkuntzara sarritan egin behar izaten dira itzulpenak, baina ez
dago horretarako tradizio edo ohitura handirik.

Maiatzaren 11n eta 12an egingo da lantegia, Gasteizko EHU-ko Filologia eta
Geografia-Historia Fakultatean.

Bego Montoriok narratibaren itzulpenaz jardungo du, eta Gerardo Markuletak,
berriz, poesiaren itzulpena izango du hizpide. Manu Lopezek egingo ditu
koordinazio lanak.

Aurreinskripzioa egiteko azken eguna 2007ko apirilaren 25a izango da.

EIZIEren web orriko ³Jarduerak² atalean aurkituko duzu lantegiari buruzko
informazio gehiago.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago