[itzul] futbol terminologia
nerea azkarate
azka12 a bildua euskalnet.net
Al, Api 23, 21:56:02, CEST 2007
Kaixo!
Eskerrik asko Joxe Mari eta Iratxeri laguntzagatik. Iratxek, arrazoi osoz jakin nahi du testuingurua, eta zertarako den itzulpena.
Hara, kontua da Eibarko Futbol taldeak euskara-plana abian jarri duela eta euskarazko klaseez gain, saio batzuk ematea eskatu digula futbol esapideei buruz. Erderazko zerrenda bat osatu zuten eta hori itzultzen nabil. Kontua da esapide solteak direla, eta ez dutela testuingururik- testuinguruak ere nire kasuan ez dakit askotarako balioko lukeen; izan ere ez nago futbolean oso jantzia-.
Beraz, hori da itzulpenaren helburua. Zerrenda nahiko orokorra da: joko-eremua, jokalariak, gorputza, lesioak, beroketa-ariketak, emaitzak eta jokaldiak. Hitz gehienetan ez dut arazorik izan, baina horko zalantzak izan dira itzuli gabe geratu zaizkidanak.
Baten batek nik egindakoa ikusi edo kontsultatu nahi badu bidaliko diot. (Eranskin moduan bidaltzen saiatu naiz, baina ez du onartu).
Nerea Azkarate
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago