[itzul] en un marco de articulación curricular

Berasategi Zurutuza, Joxe M. jmbera a bildua alava.net
As, Api 24, 10:43:23, CEST 2007


Ni ere dexente sufritutakoa nauzue hezkuntzako curriculumaren inguruko gaztelania hanpatuarekin, erreforma garaian-eta.

Hala ere, Gotzonen erantzunari tiraka, iruditzen zait 'testu hanpatu' eta 'gerezi anpolatuen' kontu hori ez genukeela arinegi ebatzi behar.

Adibide batekin esatearren: bidearen eta zoruaren arabera, gurpil desberdinak erabiltzea komeni izaten da; eta gurpilak ezin baditugu aukeratu, zelan gobernatu airearen presioa, nora, nola eta nondik joan nahi dugun? 

Euskal itzulpenek beti presio berean puztuta zirkulatu behar al dute? Zilegi al du euskal itzultzaileak 'airez gehiegiz puztuta / haize gehiegiz' idatzitako testuak 'haizez pixka bat / dexente / ia erabat hustea'?

Bost xentimoko erantzunekin ere konforme nintzateke.

Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua 


 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Gotzon Egia
Enviado el: martes, 24 de abril de 2007 9:54
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul]en un marco de articulación curricular


Itzuliz Itzulpen Zerbitzua(e)k dio:
> Kaixo: esaldian honela ageri da:
> 
> Los objetivos generales nos sirven para encuadrar la unidad didáctica
> en un marco de articulación curricular dentro de una programación a
> largo plazo.

Fiuuuu! Haizez betetako itzulgaia, ez? Itzultzaile adiskide gaur goizean 
aurkitu dudan batek dioen gisan, gerezi anpolatuak.

> Nola emango zenuketa "en un marco de articulación curricular" hori?

Haizea ahal den gehiena kenduta, «cumirruculumaren barruan txertatu» 
izan daiteke.


-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago