[itzul] Zortzigarren euskalkia sortu da...
Elena Garcia Berasategi
elena a bildua eleka.net
Ast, Api 26, 15:50:45, CEST 2007
Elekan konprobatu dugu eta MJ Usandizagaren webgunean azaltzen den testua
itzultzeko Opentraden 1.0 bertsioa erabili zen, hau da, 2006ko abendua
bitartean sarean egon zen bertsioa.
Beraz, 2006an Opentradek honela ematen zuen testua:
«Gure konpromiso sendoa hobetu hiri, eta buruzagitzaren edukiera finkatu
dinamismo haren, donostiarren handitu maila ongizate, asko natura
desberdinaren jokaeren sinfín baten gidari hasiera da, eraikitze guztiak
geroaren Donostia bideratu.»
Momentu honetan sarean dagoen Opentrad 2.0 bertsioak berriz honela ematen
du:
«Hiria hobetzeko gure konpromiso sendoa, haren dinamismoa eta buruzagitzaren
edukiera finkatzeko, donostiarren ongizate gradua handitzeko, oso natura
desberdinaren jokaeren sinfín baten gidari hasiera da, eraikitzera guztiak
geroaren Donostia bideratuta.»
Hobekuntza nabarmena izan dela uste dugun arren, lehendik ere hemen
komentatu izan den bezala, opentrad.org-en ohar bat gehitu dugu automatikoki
sortutako itzulpenak erabilera komertzialerako zuzenean ez erabiltzeko
ohartaraziz.
-----------------------------------------------------------------
Elena Garcia Berasategi
Eleka Ingeniaritza Linguistikoa
Zelai Haundi Kalea, 3
Osinalde Industrialdea
20170 Usurbil
Tlf: 943 377225 / Faxa: 943 365923
elena a bildua eleka.net / www.eleka.net
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Gotzon Egia
Enviado el: jueves, 26 de abril de 2007 15:14
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Zortzigarren euskalkia sortu da...
> ... eta hemen dauka sehaska:
>
> http://www.usandizaga.org/eu/ayuntamiento/
>
> Gure konpromiso sendoa hobetu hiri, eta buruzagitzaren edukiera
> finkatu dinamismo haren, donostiarren handitu maila ongizate, asko
> natura desberdinaren jokaeren sinfín baten gidari hasiera da,
> eraikitze guztiak geroaren Donostia bideratu
Pista bat: zer gertatzen da Opentrad-en (www.opentrad.org) gaztelerazko
paragrafo jatorrizkoa euskaratzen bada? Hona:
Hiria hobetzeko gure konpromiso sendoa, haren dinamismoa eta buruzagitzaren
edukiera finkatzeko, donostiarren ongizate gradua handitzeko, oso natura
desberdinaren jokaeren sinfín baten gidari hasiera da, eraikitzera guztiak
geroaren Donostia bideratuta.
Ez al dute biek antza handi samarra? Ez ote da Opentrad-etik pasatakoa baten
batek «zuzendu» duela?
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago