[itzul] Zortzigarren euskalkia sortu da...

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Api 26, 15:50:36, CEST 2007


> Antza badute, bai, baina Opentradekoa, bere kaxkarrean, hobea da.
> 
> Ezinezkoa iruditzen zait itzulpen automatiko giza adimenaz 'zuzendua'
> izatea, non eta zuzentzailea ez den arerio politikoen satorra; sabotajea,
> alegia.

Bai, harritzekoa da, pasarte batzuetan berdinegiak baitira Opentrad-ekoa 
eta Usandadizaga.org-koa... Horregatik esan dut «zuzentzailearena». 
Halakorik egon bada, sabotajea dirudi, erabat.

Izan ere, gainerakoan txukun samar daude testuak, adibidez sarrerako 
ongietorria:

«Ongi etorri Web gune honetara. Hau gure elkargunea da, lekurik 
aproposena askatasunez mintzatzeko eta gure hiriaren etorkizunari 
buruzko iritziak eta proiektuak adierazteko. Aspalditik lanean ari gara, 
datozen hilabetetan donostiarrei aurrerabidean dagoen hiri batentzat 
benetako etorkizunerako proiektuak azaltzeko. Hau erakusleiho ederra da 
gure hiriaren etorkizunean parte hartzeko, zure iradokizunak ekartzeko 
eta Donostiaren berrikuntzaren alde lan egiteko.»

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago