[itzul] itzulpen memoriak berriro
txema
txema a bildua leteitzulpenak.e.telefonica.net
Or, Api 27, 16:51:15, CEST 2007
Barkatu, Ana, baina uste dut badela beste prozedura-biderik bertsio
multipleen kontu horretan behintzat. Gurean (eta sinplifikatuta adieraziko
dizut, ze salbuespen bat edo beste izan baitaiteke, hainbat faktore kontuan
izanda, hala nola enpresan memorien funtzionamendua nola dagoen antolatua,
hainbat memoriaren arteko bateratze-lana egin beharra aldian behin,
bateratze-lan horretan memoria indibidualetatik informazioa txt-en bidez
atera eta memoria nagusira iraultzea, eta abar, hots, tokian tokiko
ezaugarriak) itzulpen-unitate berbera modu bat baino gehiagotan itzulita
ere, behin betikoa garbitutakoan bertsio garbitu hori da memorian
aurrerantzean automatikoki ematen duen bakarra, eta memorian bilaketa eginda
ere (alt + goranzko gezia), ez duzu beste bertsiorik aurkituko. Beste kontua
bat da, unitate berbera bitan edo gehiagotan garbituta egotea, orduan bai,
automatikoki bertsio bakarra emanagatik, bilaketan garbituriko bertsio
guztiak aurkituko ditugu.
Ez naiz aditua sistemaren barne-korapiloetan, baina uste dut horretarako
nahikoa dela memoria horrela antolatuta edukitzea:
Opciones-Opciones de la memoria de traducción-
Unidades de traduccion usada-No modificar (puntutxoarekin markatua)
Unidades de traducción modificadas-Fusionar (puntutxoarekin markatua)
Egin ezazu proba, eta ea zurean ere bertsio bakarra (garbiturikoa) agertzen
den.
Ondo izan.
----- Original Message -----
From: "Ana Morales" <ana_isa_morales a bildua yahoo.com>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, April 27, 2007 4:19 PM
Subject: Re: [itzul] itzulpen memoriak berriro
> Kaixo Karlos! Eskerrik asko bene-benetan erantzuteagatik.
>
> Guztiz harrigarria egin zait honako hau:
>
>
> a) Proiektu bakoitzak bere memoria = memorien abantailak behar bezala ez
> aporbetxatzea.
>
> Hain zuzen ere, testuak aurretik analizatzea eta memoria nagusitik
azpimemoriak ateratzea memoriek dauzkaten abantailetako bat aprobetxatzea
da...
>
>
> Jakina memoria guztiek dutela gestio baliabideren bat; baina, zenbat eta
gutxiago zikindu edo desantolatu aldez aurretik, orduan eta konponketa
gutxiago beharko dute. Horregatik iruditzen zait oso oso fase inportantea
aldez aurretik ondo konfiguratzea memoria eta lan prozedura ahalik eta
modurik eraginkorrenean eta txukunenean zehaztea. Gero memoriak erabiltzea
txorradatxo bat da, ez dauka aparteko sekreturik.
>
> Zabor unitateekin bizi egin daiteke, jakina (okerrago ere bizi izan gara
itzultzaileok!!) baina memoria larregia memoriarik eza bezain kaltegarria
izan daiteke (bizitzan bezala, itzulpengintzan ere!). Nik ez dut nahi
memoriak "dana" edo edozer gordetzea eta ni ibili behar izatea unitate
beraren zazpi bertsioetatik onena zein den bereizten (orduari begiratuz,
adibidez). Nik nahi dut memoria txukuna eta neurrikoa izatea, eta batez ere
nire kontrolpean egotea zer gordetzen duen eta zer ez. Memoria txikiena da
orain arte ikusi dudan modurik onena era ordenatu eta txukunean lan egiteko.
>
> Tamainarena arazoa izan daiteke kasu bakoitzaren arabera. Adibidez, sei
hizkuntzetako memoriak erabili nahi badituzte 300 itzultzailek aldi berean.
>
> Azkenik, honi dagokionez:
>
>
> d) Itzulgai bakoitzak bere proiektu txikia barik, zergatik ez goizero
> itzultzaile bakoitzak memoria nagusiaren kopia bat egin (beste izen
> bategaz) eta, gero, azken dokumentu zuzendua (baina garbitu bakoa)
memoria
> nagusian garbitu?
>
>
> Ez dut ulertzen bide honek ze onura dakarren memoria txikien aldean
denbora edo eraginkortasunari dagokionez (esan nahi dut, dokumentua
analizatzeak eta memoria txiki berri bat sortzeak gehien-gehienez 50
segundu inguru eskatzen du...). Baina, batez ere, ez dut ikusten horrek
zelan saihesten duen memoria zikintzearen arazoa. Dokumentua zuzenean
itzultzen badut memoria handiarekin, nahiz eta gero memoria horren kopia bat
egin, izen berri bat ipini eta azken dokumentua horra garbitu, hor egongo
dira tarteko unitategorrotagarri guztiak gordeta. Ala ez?
> Txarto ulertu dizut?
>
> Eskerrik asko berriz ere eta ondo ibili zubirik baldin badaukazu!
> ana
>
>
>
> ---------------------------------
> Ahhh...imagining that irresistible "new car" smell?
> Check outnew cars at Yahoo! Autos.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago