[itzul] itzulpen memoriak berriro

Ana Morales ana_isa_morales a bildua yahoo.com
Or, Api 27, 16:19:44, CEST 2007


Kaixo Karlos! Eskerrik asko bene-benetan erantzuteagatik.

Guztiz harrigarria egin zait honako hau:


a) Proiektu bakoitzak bere memoria = memorien abantailak behar bezala ez
aporbetxatzea.

Hain zuzen ere, testuak aurretik analizatzea eta memoria nagusitik azpimemoriak ateratzea memoriek dauzkaten abantailetako bat aprobetxatzea da...


Jakina memoria guztiek dutela gestio baliabideren bat; baina, zenbat eta gutxiago zikindu edo desantolatu aldez aurretik, orduan eta konponketa gutxiago beharko dute. Horregatik iruditzen zait oso oso fase inportantea aldez aurretik ondo konfiguratzea memoria eta lan prozedura ahalik eta modurik eraginkorrenean eta txukunenean zehaztea. Gero memoriak erabiltzea txorradatxo bat da, ez dauka aparteko sekreturik.

Zabor unitateekin bizi egin daiteke, jakina (okerrago ere bizi izan gara itzultzaileok!!) baina memoria larregia memoriarik eza bezain kaltegarria izan daiteke (bizitzan bezala, itzulpengintzan ere!). Nik ez dut nahi memoriak "dana" edo edozer gordetzea eta ni ibili behar izatea unitate beraren zazpi bertsioetatik onena zein den bereizten (orduari begiratuz, adibidez). Nik nahi dut  memoria txukuna eta neurrikoa izatea, eta batez ere nire kontrolpean egotea zer gordetzen duen eta zer ez. Memoria txikiena da orain arte ikusi dudan modurik onena era ordenatu eta txukunean lan egiteko.

Tamainarena arazoa izan daiteke kasu bakoitzaren arabera. Adibidez, sei hizkuntzetako memoriak erabili nahi badituzte 300 itzultzailek aldi berean.

Azkenik, honi dagokionez:
 
 
d) Itzulgai bakoitzak bere proiektu txikia barik, zergatik ez goizero
itzultzaile bakoitzak memoria nagusiaren kopia bat egin (beste izen
bategaz) eta, gero, azken dokumentu zuzendua (baina garbitu bakoa)  memoria
nagusian garbitu?
 

Ez dut ulertzen bide honek ze onura dakarren memoria txikien aldean denbora edo eraginkortasunari dagokionez (esan nahi dut, dokumentua analizatzeak eta memoria txiki berri bat sortzeak  gehien-gehienez 50 segundu inguru eskatzen du...). Baina, batez ere, ez dut ikusten horrek zelan saihesten duen memoria zikintzearen arazoa. Dokumentua zuzenean itzultzen badut memoria handiarekin, nahiz eta gero memoria horren kopia bat egin, izen berri bat ipini eta azken dokumentua horra garbitu, hor egongo dira tarteko unitategorrotagarri guztiak gordeta. Ala ez?
Txarto ulertu dizut?

Eskerrik asko berriz ere eta ondo ibili zubirik baldin badaukazu!
ana


       
---------------------------------
Ahhh...imagining that irresistible "new car" smell?
 Check outnew cars at Yahoo! Autos.


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago