[itzul] Trados erabiltzean azentuen ordez sinboloak
gegia a bildua gipuzkoa.net
gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Abe 6, 17:32:25, CET 2007
> Kontua da Tradoseko memoria bat erabiltzen ari naizela, eta konkordantziaren leihoan, hitzetan, azentuen ordez sinboloak agertzen zaizkidala, adibidez: "En la actualidad también se emplean técnicas de ingenierÃa genética para obtener alimentos manipulados genéticamente".
> Ba al dakizue zergatik dudan arazo hori? Edo nola konpon dezakedan, konpontzerik badago, noski...
Itzulpen memoria kodetzearekin zer ikusirik du, baina ez nizuke esango zergatik gertatzen den.
Larrialdiko irtenbide bat bururatzen zait:
1 - Tradosekin esportatu memoria TMX formatura.
2 - Testu editore batekin zabaldu TMX hori; Word-ekin egin zenezake, Testu soil gisa zabalduta.
3 - Bilatu eta ordeztu: é-ren ordez é, Ã-ren ordez í, eta abar. Begiratu on bat eman TMX horri, ziurrenik azentudunez gain ñ, ç eta beste hizki «anormal» guztiak izango dituzu eta. Erne: aktibatu Maiskulak/Minuskulak, arazorik ez izateko.
4 - Gorde Testu soil gisa.
5 - Tradosekin inportatu ostera TMX zuzendua.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago