[itzul] llévame al huerto
itziar
itziar72 a bildua yahoo.es
Ast, Ots 1, 09:11:06, CET 2007
Kaixo,
Agian ez du funtzionatuko, baina hasierako proposamen gisa, sikiera...
Zer iruditzen "Baratze bat nahi deizut egin" euskal kantu zahar-berritu hori? Badakit ez duela kutsu bera, eta ez dakit aski ezaguna izango den, baina...
Itziar
Baratze bat nahi deizut egin
Amets segeretuenekilan,
Liliak egun jauntsi ederrenetan
Mila kolorez dantzan bihotzetan.
Olatz Zabaleta <ozabaleta a bildua tafalla.es> escribió:
Egun on guztioi,
Gazte Lekuko programa itzultzen ari naiz eta eskainitako ikastaroen artean bada "Llévame al huerto" izena duen bat. Baratzak lantzeko teknikei buruzkoa da, baina izenak badu beste "kutsu" bat. Nola emango zenukete ikastaro horren izena euskaraz?
Mila esker aldez aurretik guztiei,
Izan ongi!
Olatz
---------------------------------
LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago