[itzul] llévame al huerto

JOSE MAYA AINARA a.maya a bildua clientes.euskaltel.es
Ast, Ots 1, 10:12:21, CET 2007


BARATZE BAT NAHI DIZUT EGIN oso ongi iruditzen zait, eta iruditzen zait  erdaraz berean ematen dion kutsu berbera ez izan arren, euskaraz zerbait ematen diola... 

Ainara

> Kaixo,
>    
>   Agian ez du funtzionatuko, baina hasierako proposamen 
> gisa, sikiera... 
>    
>   Zer iruditzen "Baratze bat nahi deizut egin" euskal kantu 
> zahar-berritu hori? Badakit ez duela kutsu bera, eta ez dakit 
> aski ezaguna izango den, baina...
>    
>   Itziar
>    
>   Baratze bat nahi deizut egin 
> Amets segeretuenekilan,
> Liliak egun jauntsi ederrenetan 
> Mila kolorez dantzan bihotzetan.
> 
> Olatz Zabaleta <ozabaleta a bildua tafalla.es> escribió:
>   Egun on guztioi,
> Gazte Lekuko programa itzultzen ari naiz eta eskainitako 
> ikastaroen artean bada "Llévame al huerto" izena duen bat. 
> Baratzak lantzeko teknikei buruzkoa da, baina izenak badu beste 
> "kutsu" bat. Nola emango zenukete ikastaro horren izena euskaraz?
> Mila esker aldez aurretik guztiei,
> Izan ongi!
> Olatz
> 
> 
>           
> ---------------------------------
> 
> LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
> Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
> http://es.voice.yahoo.com
> 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago