[itzul] ER: llévame al huerto

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Ots 1, 10:30:04, CET 2007


Bide beretik, bada besterik ere, aukeran:

NAHI ZUIA JIN
(Herrikoia)

Nahi zuia jin,
brun eta xarmanta,
nahi zuia jin,
oihan aldera.

Udaberriak zuhaitzak oro lorez
ortzadar kolorez apaindu derauzkigu.
Goazin, maite, goazin,
gerezi artera
zerua lurrean ikustera.

Baina ez dakit erraza den halakoetatik lelotxo bat ateratzen, iradokizunak
gordeko dituena.

Jonenaren gordinago horren bidetik beharbada hobe.

Edo, sotilago, Lauaxetarenaren arrastoan ("zelaiko galpidia"): "Gal gaitezen
galsoroan".

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: itziar
Bidalia: osteguna, 2007.eko otsailak 1 09:11
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] llévame al huerto


Kaixo,

  Agian ez du funtzionatuko, baina hasierako proposamen gisa, sikiera...

  Zer iruditzen "Baratze bat nahi deizut egin" euskal kantu zahar-berritu
hori? Badakit ez duela kutsu bera, eta ez dakit aski ezaguna izango den,
baina...

  Itziar

  Baratze bat nahi deizut egin
Amets segeretuenekilan,
Liliak egun jauntsi ederrenetan
Mila kolorez dantzan bihotzetan.

Olatz Zabaleta <ozabaleta a bildua tafalla.es> escribió:
  Egun on guztioi,
Gazte Lekuko programa itzultzen ari naiz eta eskainitako ikastaroen artean
bada "Llévame al huerto" izena duen bat. Baratzak lantzeko teknikei buruzkoa
da, baina izenak badu beste "kutsu" bat. Nola emango zenukete ikastaro
horren izena euskaraz?
Mila esker aldez aurretik guztiei,
Izan ongi!
Olatz



---------------------------------

LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago