[itzul] PROYECTOS DE NORMA FORAL

Berasategi Zurutuza, Joxe M. jmbera a bildua alava.net
Ast, Ots 1, 13:30:15, CET 2007


Arabako Foru Aldundian "foru arau proiektu" erabiltzen dugu.
Marra jartzekotan, foru-arau proiektu jarriko nuke nik. (marra, nagusiki, kasu hauetarako, hau da, lehenengo zein bi elementu elkartzen diren argitu behar denerako uztea proposatu izan dut nik). 

Bidea, gutxi gorabehera, honelatsu da:

Foru arau bat egin nahi da.
Zirriborro bat idazten da.
Proiektu bihurtzen da.
Aldundiak proiektua onartzen du eta Biltzar Nagusietara bidaltzen.
Biltzar Nagusiek onartuz gero, foru arau bihurtzen da.

Ondo izan

Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua 



-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de oihana lertxundi egurbide
Enviado el: jueves, 01 de febrero de 2007 11:05
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] PROYECTOS DE NORMA FORAL



Egun on,

lege-testu batean horixe itzuli beharra tokatu zaigu, eta ezin erabakirik 
gabiltza.

Nik pentsatu dut Foru-arauen proiektua jartzea, baina ez da oso garbi 
gelditzen esanahia (ez nago ziur berdin-berdina jasotzen duenik ere)

Lankide batek hirurak marratxoz lotuta idaztea proposatu du: 
Foru-arau-proiektua. Esanahi aldetik askoz argiagoa da, nabarmena da. Baina, 
nik dakidala, erabat baztertuta ez egonagatik, gogor samarra egiten zait 
bistara.

Laguntzerik bai?


oihana

_________________________________________________________________
Acepta el reto MSN Premium: Correos más divertidos con fotos y textos 
increíbles en MSN Premium. Descárgalo y pruébalo 2 meses gratis. 
http://join.msn.com?XAPID=1697&DI=1055&HL=Footer_mailsenviados_correosmasdivertidos




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago