[itzul] PROYECTOS DE NORMA FORAL
mazkarate a bildua gipuzkoa.net
mazkarate a bildua gipuzkoa.net
Ast, Ots 1, 14:08:26, CET 2007
Nire ustez ere '[foru arau] proiektua' ideia dago atzean. Berez, 'halako foru arauAREN proiektua' esaten da gure artean, 'foru' hitzak 'arau' izena adjetibatuz eta ez, ordea, 'arau proiektu'. Honela ulertzen dut:
[foru arau] proiektua: proyecto de [norma foral]
[foru dekretu] proiektua: proyecto de [decreto foral]
Erabilera
Foru alorreko gaztelaniazko hizkera juridikoan, normalean ez zaio artikulua jartzen 'norma foral' terminoari, proiektua denean. Beraz, berdin jokatzen da izendapen generikoa denean eta foru arau jakina denean: normalean izaten da 'proyecto de norma foral' eta ez, ordea, 'proyecto de LA norma foral'. Euskaraz, ordea, bereizi egiten dut (eta foru arau letra handiz idazten da, jakineko lege xedapena baita):
Hainbat foru arau proiektu onartu zuten ('foru arau' mugatu gabe doa, ez baita foru arau jakin batez ari)
Se aprobaron diversos proyectos de norma foral
Izatezko bikoteen zerga erregimenari buruzko Foru ArauAREN proiektua (mugatuta doa, jakineko foru arauaz ari baita)
Proyecto de Norma Foral sobre el régimen fiscal de las parejas de hecho
Azkenik, marra aukerakoa izanik, gure erakundean ohitura da ez jartzekoa (eta, bidez batez, arazoa saihestuta daukagu kasu honetan).
---
Mikel Azkarate
Gipuzkoako Foru Aldundia
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de oihana lertxundi egurbide Enviado el: jueves, 01 de febrero de 2007 11:05
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] PROYECTOS DE NORMA FORAL
Egun on,
lege-testu batean horixe itzuli beharra tokatu zaigu, eta ezin erabakirik gabiltza.
Nik pentsatu dut Foru-arauen proiektua jartzea, baina ez da oso garbi gelditzen esanahia (ez nago ziur berdin-berdina jasotzen duenik ere)
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago