[itzul] ER: Shakespeare

Unai Elorriaga uelorriaga a bildua yahoo.com
Ast, Ots 1, 17:33:51, CET 2007


Erabat ados zurekin, Juan.
   
  Neu ere ez naiz "errezeta beti-berdin" horien zale, jakina. Ez gara orain hasiko "Txanogorritxo" edo "Edurne Zuri" bezalakoen jatorrizko izenen bila. Inpresioa neukan, hala ere, zeuk esan duzun moduan, joera handiegia zegoela natural-natural itzultzeko, bestelako gogoetarik gabe. Horregatik idatzi nuen. Horregatik azpimarratu nuen "sekula" horrekin.
   
  Gertatu izan zait nire liburuen itzulpenetan ere: jatorrizkoan eta nire gaztelaniazko bertsioan Ángel eta Juan zirenak, galegoz Anxo eta Xuan bihurtu zizkidaten. Fikzioa egiten duen idazlea ere bazaren aldetik, badakizu izenarekin pertsonaiaren izanaren apur bat ere badoala, eta "Xuan" horrekin nik eman ez nion izan-atal bat eman ziotela. Beraz, kanpoko autoreen lekuan ere jarriko beharko genuke. 
   
  Gainera, Firenze askozaz erakargarriagoa da, nola ez, eta Tolkienen Sauron edo Aragornen ordez Sabin eta Aitor jarri izan balute, ziur egon Fnacen ez liratekeela El señor de los anillosen hiru liburukiak hain arin agortuko...

Juan Garzia Garmendia <svrinsjg a bildua sv.ehu.es> escribió:
  Tira, Unai, Borgesek esaten zuen moduan: ez erabili "sekula" hitza sekula.

Ados naiz hori dela oraingo joera ia erabatekoa hizkuntza ez oso
exotikoetatik itzultzen denean, baina uste dut ezin dela horrela despatxatu
auzia, generorik, erregistrorik, mailarik eta erabilerarik bereizi gabe. Are
gutxiago, finkatuxe dugun tradizio apur horretakoak jatorrizkora modernotu
behar ditugunik guztiak besterik gabe.

Badakit errazagoak direla errezeta beti-berdinak, baina, gehiegikerien
arriskuaz gainera, ez lukete dena konponduko (dena konpondu!). Besteak
beste, konturatu al haiz nola esaten ditugun gero, ez ingelesezkoak bereziki
(txantxagai dugu "Txarles Boier" ahoskera, baina ez dakigu zuzen esaten izen
horixe), baizik, besteak beste, frantsesezkoak? Izan ere, mugan, irizpide
zorrotz horrek poliglotismo unibertsala eskatuko luke, eta...

Berriro diot: konforme irizpide orokor modura, baina nik pixka bat
erlatibizatuko nuke, eta irizpide hibridoak onartu, toponimian bezalatsu
(nahiz niri, jakina, Firenze askoz ere iradokigarriago gertatu Florentzia
baino).



>>Nik argi eta garbi daukat sekula ez direla izenak itzuli behar. Uste dut,
gainera, oso erakargarri egiten duela horrek testuaren atal bat, ezagutzen
ez dugun errealitate bat erakusten digulako, desberdin ahoskatzen diren
soinuak helarazten dizkigutelako.




 __________________________________________________
Correo Yahoo!
Espacio para todos tus mensajes, antivirus y antispam ¡gratis! 
Regístrate ya - http://correo.espanol.yahoo.com/ 


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago