[itzul] ER: Shakespeare

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Ots 1, 11:22:15, CET 2007


Tira, Unai, Borgesek esaten zuen moduan: ez erabili "sekula" hitza sekula.

Ados naiz hori dela oraingo joera ia erabatekoa hizkuntza ez oso
exotikoetatik itzultzen denean, baina uste dut ezin dela horrela despatxatu
auzia, generorik, erregistrorik, mailarik eta erabilerarik bereizi gabe. Are
gutxiago, finkatuxe dugun tradizio apur horretakoak jatorrizkora modernotu
behar ditugunik guztiak besterik gabe.

Badakit errazagoak direla errezeta beti-berdinak, baina, gehiegikerien
arriskuaz gainera, ez lukete dena konponduko (dena konpondu!). Besteak
beste, konturatu al haiz nola esaten ditugun gero, ez ingelesezkoak bereziki
(txantxagai dugu "Txarles Boier" ahoskera, baina ez dakigu zuzen esaten izen
horixe), baizik, besteak beste, frantsesezkoak? Izan ere, mugan, irizpide
zorrotz horrek poliglotismo unibertsala eskatuko luke, eta...

Berriro diot: konforme irizpide orokor modura, baina nik pixka bat
erlatibizatuko nuke, eta irizpide hibridoak onartu, toponimian bezalatsu
(nahiz niri, jakina, Firenze askoz ere iradokigarriago gertatu Florentzia
baino).



 >>Nik argi eta garbi daukat sekula ez direla izenak itzuli behar. Uste dut,
gainera, oso erakargarri egiten duela horrek testuaren atal bat, ezagutzen
ez dugun errealitate bat erakusten digulako, desberdin ahoskatzen diren
soinuak helarazten dizkigutelako.





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago