[itzul] -tik gora

Aixe, S. L. aixe a bildua ctv.es
As, Ots 6, 17:50:33, CET 2007


>Nik ez dakit pertsonak-eta zenbatzen direnean nola den kontua, baina garbi
>daukat "11 urtetik gorakoentzat" esaten denean, 11 urtekoak barrenean
>daudela

Nik uste bi kasuak ez direla parekoak. «18tik gora» egitura erabiltzean, bat
nator zenbatzen dena adina baldin bada hor sartuta dagoela 18 urteen kopurua
ere. Beharbada, zehazki 18 urte izatea ezinezkoa delako izango da. Izan ere,
nik atzo eguerdian 38 urte bete izan banitu, jadanik, berez, 38,002739726
urte baino gehiago izango nituzke. Hau da, 38 urtetik gorakoa nintzateke, 38
urte eta zertxobait gehiago ere badudalako.

Horiek, hala ere, a posteriori egindako nolabaiteko arrazoibideak dira.
Kontua da adinarena salbuespen gisa sentitzen dudala: nire erabileran, «700
lagunetik gora» esanez gero, 700 baino gehiago dira, ezin dira 700 izan. Eta
«700 eurotik gora» baldin bada, ezin dira 700 euro izan, baina bai, ordea,
700,01 euro.

Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Gasteiz

Tel.: (+34) 945 174 476
        (+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua aixe.net>
<aixe a bildua ctv.es>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago