[itzul] -tik gora

Terminologia BITEZ LOGOS terminologia a bildua bitez.com
As, Ots 6, 17:58:14, CET 2007


Lege horrek zazpiehun laguneko edukiera duten  barrupeak ere barnean hartu 
behar baditu, ez da horren zaila zalantzarako tarterik ez uztea, ez?

"...700 laguneko eta hortik gorako edukiera duten barrupeetan..."

Iñaki
BITEZ LOGOS

Jonek, azkenean:

>Izan ere, artikulu baten interpretazioan daukagu zalantza (4/1995 Legearen 
>25.3 artikulua):
>"Edonola ere, 700 lagunetik gorako edukiera duten barrupeetan, Eusko 
>Jaurlaritzaren Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza izango da ikuskapen eta 
>kontrolerako aginpideduna, eta, horretarako, gutxienez urtean behin egingo 
>ditu ikuskapenak, udalek egin ditzaketen ikuskapenen kaltetan gabe."
>
>Eskumena edo aginpidea norena den da kontua. Ematen ari gatzaizkion 
>interpretazioaren arabera 700 laguneko barrupe edo lokalak ikuskatu eta 
>kontrolatzea Jaurlaritzaren eskumenetik kanpo dago.
>
>Jon Agirre
>Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza
>Eusko Jaurlaritza
>
>
>-----Mensaje original-----
>De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En 
>nombre de mikelhb a bildua teleline.es
>Enviado el: sábado, 03 de febrero de 2007 17:10
>Para: ItzuL
>Asunto: Re: [itzul] -tik gora
>
>Eta "700 lagunetik beherakoa"?
>Badirudi tenperaturaren zer hori bera dela: 0º ez hotz ez
>bero.
>
>On 2 Feb 2007 at 12:28, jon-agirre a bildua ej-gv.es wrote:
>
> > "700 lagunetik gorakoa" zer da? 700 edo gehiagokoa ala 700 baino
> > gehiagokoa. Hau da 700 lagunekoa denak, baldintza hori ("700 lagunetik
> > gorakoa" izatea) betetzen du ala ez?
> >
> >
> >
> > Jon
> >
> >
> >
> >





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago