[itzul] Zelulen amak eta alabak
itziar
itziar72 a bildua yahoo.es
Al, Ots 12, 12:24:17, CET 2007
Kaixo,
Duela urte batzuk "zelula ama" ala "ama-zelula" behar ote zuen eztabaidatu zen posta zerrenda honetan. Parte-hartzaile batek "zelula ama" kalkoa zela eta "zelula aitzindari" hobesten zuen. Zatiketa zelular bidez zelula ametatik zelula alabak sortzea (ama-alaba kontua, alegia) gaztelerazko "célula" hitzaren generoari egotzi zion.
Jakin nahi nuke gaur egun kontu hori nola edo hala finkatu ote den eta, aurrekoari jaramon eginez, zelula aitzindarietatik zelulakumeak sortzen direla erabili behar ote dugun, ala zelula ametatik zelulakumeak.
Azaleko begituratu batean:
- Euskaltermen:
célula madre - ama zelula
célula hija - zelulakume
- Google:
zelula alaba: 10 adibide (zientzia.net barne)
zelulakume: 3 adibide
Aldez aurretik, mila esker.
Itziar Otegi
---------------------------------
LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago