[itzul] Zelulen amak eta alabak

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Al, Ots 12, 14:26:47, CET 2007


	Ausartegia da nire aldetik erantzun bat ematea, baina, lagungarri
izango zaizulakoan, nire ikuspuntua azalduko dizut.

	1. Ematen du «zelula ama» forma nagusitu dela. ETBn, behintzat, hala
erabiltzen dugu, eta <zientzia.net>-en ere, hori da nagusia (bakarra dela
esateko hobeto arakatu beharko nuke).

	2. Ez dira gauza bera, «zelula ama» eta «zelula aitzindaria». Odol
zelulak ekoitzeko desberdintzapen prozesuan urrats bat aurrerago dago
«zelula aitzindaria» (gutxi gorabehera esanda).

	3. Ez dut eragozpenik ikusten «ama»-ren irudiari helduta, «zelula
alaba» zein «zelula ume» esateko. Sinonimoak izan litezke. «Zelulakume»,
ostera, ez zait oso serioa iruditzen. Nik baztertu egingo nuke.

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago