[itzul] Decenas de miles

Xabier Aristegieta xabiera a bildua parlamento-navarra.es
As, Ots 13, 08:40:46, CET 2007


----- Original Message ----- 
From: "Antton Gurrutxaga" <agurrutxaga a bildua elhuyar.com>
To: "'ItzuL'" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Monday, February 12, 2007 4:17 PM
Subject: Re: [itzul] Decenas de miles


> Duela bost urte inguru, gai honen inguruko kontsulta jaso genuen. Hona
> orduan prestatu genuen erantzuna (agerraldien datuak zaharrak dira):
>
> --------------------
> Mahai gainean jarri duzun arazoa ez da guretzat berria, baina, hala ere,
> gogobetetzeko moduko erantzuna eta irtenbidea ez da ematen erraza.
Errazetik
> has gaitezke:
>
> Euskaraz baditugu 'ehunka', 'milaka' eta 'milioika': 'ehunka lagun etorri
> ziren', 'milaka liburu bildu dituzte'; 'milioika erromes heldu dira
Mekara'.
> Horiek denak 'kopuru handia' adierazten dute, baina 'maila' aldatu egiten
da
> batetik bestera (argi dago ez dela gauza bera toki batean 'ehunka lagun'
edo
> 'milaka lagun' biltzea). Gaztelaniaz, 'cientos de', 'miles de' 'millones
de'
> dira horien ordainak, hurrenez hurren. Eta gaztelaniazko 'decenas de'?
> Euskaraz 'hamarka' ere badago, baina ez da oso erabilia eta, gainera,
> zalantzazkoa da 'kopuru handia' adierazteko erabiltzen den; badirudi
> 'dozenaka' erabiltzen dela horretarako (Euskal Hiztegian, 'hamarka'-ren
> definizioa 'Hamarreko multzoetan' da; 'dozenaka'-rena, berriz: 'Dozena
> neurri banakotzat hartuaz; kopuru handietan'). Hortaz, bidezkoa da
'decenas
> de' euskaraz adierazteko 'dozenaka' erabiltzen dela esatea (hona hemen
> Interneteko adibide bat: 'decenas de heridos en un accidente...'; gure
> ustez, 'dozenaka zauritu' eman liteke euskaraz, besteak beste).
>
> Baina erdaraz (gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez...) maiz topatzen ditugu
> honelakoak:
>
> 'han gastado cientos de miles de euros', 'decenas de miles de
trabajadores,
> 'miles de millones de estrellas'
> 'centaines de milles de chemins', 'dizaines de milliards de personnes',
'des
> milliers de milliards de cellules'
> 'hundreds of thousands of children', 'ten of thousands of dollars',
> 'hundreds of millions of years'
>
> Horrelakoak nola? Kantitate edo kopuru handia adierazten dute; ez dira
> kopuru zehatzak, baina horrek ez du esan nahi nolanahi itzul daitezkeenik;
> hau da, kopurua edo kantitatearen maila nolabait adierazten dute, gutxi
> gorabehera, eta argi dago ez dela gauza bera, ez beti eta testuinguru
> guztietan behintzat, milioiez ari bagara, hamar, ehun edo mila milioiz
> mintzatzea. Gure ustez, horrelakoak honela eman daitezke:
>
> 'ehunka mila euro gastatu dituzte', 'dozenaka mila langile', 'milaka
milioi
> izar'
> 'ehunka mila bide', 'dozenaka milioi lagun', 'milaka milioi zelula'
> 'ehunka mila ume', dozenaka mila dolar', 'ehunka milioi urte'
>
> EEBSn badaude horrelakoak; adibidez:
>
> "Eunka milla langille, gizon eta emakume, ari dira munduan, fruita
bereizi,
> tajutu ta pardeltzen, urtearen buruan millaka ta millaka tonelada biltzen
> ditutela" (DORRONSORO, Lukas,'Industriaketa aundiak',1971).
>
> "Eta hau gutxi balitz Suizara ateratzen diren milaka miloiak daude."
> (BERETERRETXE, 'Nazio arazoa',1978)
>
> "...milaka milioi biztanle..." (ASKOREN ARTEAN, 'Mega gaztetxoentzat',
1995)
>
> Baita Interneten ere (Google, 02-02-26):
>
> dozenaka mila (66), dozenaka milioi (2)
> ehunka mila (40), ehunka milioi (32)
> milaka milioi (101)
>
> Gainera, batzuetan 'varios, unos (cuantos)' / 'quelques' / 'several' eta
> antzekoak ere erabiltzen dira, eta orduan, kopuru zehatzagoa delako edo,
> badirudi enfasi txikiagoa jartzen dela kopuruaren handitasunean:
>
> 'varios miles de aficionados', 'varias decenas de miles de personas'
> 'quelques dizaines de milligrammes', 'quelques centaines de milliards
> d'étoiles'
> 'several thousands of birds', 'several hundreds of millions of dollars'.
>
> Arazo zailagoa da horrelakoak euskaraz ematea. Hala ere, zenbakiak
> 'cientos', 'miles' eta 'millones' soilak direnean, badira tradizioan
> 'kartutxo milaka batzuk' (EH)  edo 'milaka batzuk zirela zioen' (EEBS)
> modukoak, eta ez litzateke burugabekeria 'dozenaka batzuk','ehunka
batzuk',
> 'milioika batzuk' proposatzea. Interneten ere aurkitu ditugu horrelakoak:
>
> milaka batzuk (19), ehunka batzuk (4), milioika batzuk (1)
>
> Azpimarratzekoa da adibide gehienetan izenik gabeko sintagmak erabili
> direla; geure buruari galdetu egin behar diogu EHko 'kartutxo milaka
batzuk'
> delako adibideak atea ireki liezaiekeen 'pertsona ehunka batzuk' edo
> 'argi-urte milioika batzuk'-en modukoei.
>
> Baina nola adierazi gainerakoak? (hau da, 'varias decenas de miles de
> personas', 'quelques centaines de milliards d'étoiles' edo 'several
hundreds
> of millions of dollars').
>
> Hori arazo da oraindik guretzat. Beharbada, batzuetan ez da beharrezkoa
> izango maila bereko esapide bat erabiltzea, eta litekeena da, adibidez,
> 'varias decenas de miles de personas' itzultzeko 'milaka pertsona'
> erabiltzea; baina sakonago aztertu behar genuke gauzak beti horrela konpon
> daitezkeen.
>
>
> -----------------------------------
> Antton Gurrutxaga
> > ELHUYAR Hizkuntza Zerbitzuak
> > Zelai Haundi, 3 Osinalde Industrialdea / 20170 Usurbil
> > (+34) 943 36 30 40
> > agurrutxaga a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org
> -----------------------------------
>
>
>
> > -----Mensaje original-----
> > De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> > nombre de LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
> > Enviado el: lunes, 12 de febrero de 2007 10:28
> > Para: 'ItzuL'
> > Asunto: Re: [itzul] Decenas de miles
> >
> >
> >
> > <<Decenas de miles>> esapideari buruz, azalpen oso
> > zehatza eman zuen
> > Antton Gurrutxagak orain urte bi.
> >
> > http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.itzul/2
> > 3904/match=ham
> > arka+mila
> >
> > <<Persona afectada>> dela eta, laburrena, beharbada,
> > <<kaltedun>>
> > esatea da, baina <<kalte hartu dutenak>> edo horrelako bat
> > erabiltzea ez
> > nuke baztertuko: <<hamarka mila pertsonak hartu dute kalte>>
> > edo horrelako
> > zerbait.
> >
> > Asier Larrinaga
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago