[itzul] Ha saltado el automático
Berasategi Zurutuza, Joxe M.
jmbera a bildua alava.net
Or, Ots 16, 08:23:33, CET 2007
"Nola esan?" galdetzen duzu? ala nola idatzi?
Nire ustez erregistro kontua da. Jardun teknikoetan eta idazki formaletan "diferentziala aktibatu da" edo dena-delakoa jarri beharko da (esan/idatz bezate adituek)
Gurean, horrelakoetan, nola erantzuten zaio "Zer gertatu da?" galderari?:
"Automatikoak salto egin du"
"salto egin"i adiera hori onartu nahi ez bazaio, erregistro arrunteko beste bat eman beharko zaio: "automatikoa jaitsi da", "automatikoa erori da", "automatikoa jausi da"...
Ezertarako balio badizu...
Ondo bizi
Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Miren Urkola
Enviado el: jueves, 15 de febrero de 2007 12:02
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Ha saltado el automático
"" nola esan beharko genuke? /diferentziala aktibatu egin da /zerbait
egokiagorik ezagutzen al duzue?. Mila esker.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago