[itzul] HOGAR
jl-larranaga a bildua ej-gv.es
jl-larranaga a bildua ej-gv.es
Or, Ots 16, 09:05:12, CET 2007
Gure saileko gizarte zerbitzuetan "hogar" eta "unidad de convivencia" (bizikidetza unitatea) bereiztu dituzte. Horrela, diru-laguntzei dagokienez, "bizikidetza unitatea" hartzen dute kontuan -diru-iturriaren unitate moduko bat-, baina "hogar" baten barruan "bizikidetza unitate" bat baino gehiago egon daitezke. Finean, etxebizitza berean bizi diren guztiek osatzen dute "hogar" bat, nahiz eta bertan "bizikidetza-unitate" bat baino gehiago egon.
Kontua da ez dugula guztiz komentzitzen gaituen ordainik aurkitzen "hogar" delako hori emateko.
Adibidez, "etxea" ez digute ontzat eman nahi, "tipos de hogar", "tenencia de vivienda en el expediente del hogar" eta horrelakoak itzultzerakoan nahasgarria omen delako. Bestalde, "familia" ere beste errealitate bat izendatzeko erabiltzen dutenez, ezin dugu erabili. "Bizigune" erabiltzea ere pentsatu dugu, baina ez dakigu ausartegia ote den...
IDEIA GUZTIAK ESKERTUKO DITUGU
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago