[itzul] HOGAR

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Ots 16, 09:46:19, CET 2007


Kontzeptu horretan sartzen direnak izendatzeko euskaraz "etxekoak"
erabiltzen da. Beraz, "etxekoen unitatea" esango nuke. "Unidad de
convivencia" / "bizikidetza unitate" emateko bizpahiru hitz erabiltzea
zilegi bada "hogar" emateko bi erabiltzea zilegi izango da, eta
"unitate" dela ukaezina da. "Etxekoen unitateak" "bizikidetza unitate"
bat edo gehiago izan ditzake. Beste testuinguruetan ez du nahasterik
ematen: "Etxekoen unitate motak" esan liteke edo, zer den ez dakidan
arren, "etxekoen unitatearen dosierrean etxebizitza edukitzea (?)" esan
liteke, erraz-erraz.

Jon Agirre
 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de jl-larranaga a bildua ej-gv.es
Enviado el: viernes, 16 de febrero de 2007 9:05
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] HOGAR

Gure saileko gizarte zerbitzuetan "hogar" eta "unidad de convivencia"
(bizikidetza unitatea) bereiztu dituzte. Horrela, diru-laguntzei
dagokienez, "bizikidetza unitatea" hartzen dute kontuan -diru-iturriaren
unitate moduko bat-, baina "hogar" baten barruan "bizikidetza unitate"
bat baino gehiago egon daitezke. Finean, etxebizitza berean bizi diren
guztiek osatzen dute "hogar" bat, nahiz eta bertan "bizikidetza-unitate"
bat baino gehiago egon.

Kontua da ez dugula guztiz komentzitzen gaituen ordainik aurkitzen
"hogar" delako hori emateko.

Adibidez, "etxea" ez digute ontzat eman nahi, "tipos de hogar",
"tenencia de vivienda en el expediente del hogar" eta horrelakoak
itzultzerakoan nahasgarria omen delako. Bestalde, "familia" ere beste
errealitate bat izendatzeko erabiltzen dutenez, ezin dugu erabili.
"Bizigune" erabiltzea ere pentsatu dugu, baina ez dakigu ausartegia ote
den...

IDEIA GUZTIAK ESKERTUKO DITUGU





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago