[itzul] HOGAR

Terminologia BITEZ LOGOS terminologia a bildua bitez.com
Or, Ots 16, 10:16:22, CET 2007


Azken urteotan _familia_ guztiz hedatu izanak _sendia_ ia erabat arrotz 
bihurtzeraino baztertzen ari dela ikusita, egokiera polita izan daiteke 
hitz horri gaurko idaz/hizkeran tartetxo bat zabaltzeko.
Bide batez, Alfontso itzulkideak (ezta guk ere) batere gustuko ez 
duen/dugun terminobakarrismoari kenduko genioke sendiari emandakoaren 
besteko tartea.

sendigune ...

gainera, aitzakia semantikorik ez du, ez?

Iņaki
BITEZ LOGOS


Asierren galdea:
>Gure saileko gizarte zerbitzuetan "hogar" eta "unidad de convivencia" 
>(bizikidetza unitatea) bereiztu dituzte. Horrela, diru-laguntzei 
>dagokienez, "bizikidetza unitatea" hartzen dute kontuan -diru-iturriaren 
>unitate moduko bat-, baina "hogar" baten barruan "bizikidetza unitate" bat 
>baino gehiago egon daitezke. Finean, etxebizitza berean bizi diren guztiek 
>osatzen dute "hogar" bat, nahiz eta bertan "bizikidetza-unitate" bat baino 
>gehiago egon.
>
>Kontua da ez dugula guztiz komentzitzen gaituen ordainik aurkitzen "hogar" 
>delako hori emateko.
>
>Adibidez, "etxea" ez digute ontzat eman nahi, "tipos de hogar", "tenencia 
>de vivienda en el expediente del hogar" eta horrelakoak itzultzerakoan 
>nahasgarria omen delako. Bestalde, "familia" ere beste errealitate bat 
>izendatzeko erabiltzen dutenez, ezin dugu erabili. "Bizigune" erabiltzea 
>ere pentsatu dugu, baina ez dakigu ausartegia ote den...
>
>IDEIA GUZTIAK ESKERTUKO DITUGU





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago