[itzul] HOGAR

aua a bildua ivap.es aua a bildua ivap.es
Or, Ots 16, 10:50:39, CET 2007


Eustaten geundunean, _etxegune_ hitzaz baliatu ginen kontzeptu hori
izendatzeko, baina ez dirudi arrakasta handirik izan duenik.

Hona horren definizioa: "etxebizitza batean dauden eta bizi diren
pertsona guztiak, haien arteko ahaidetasuna alde batera utzita".

Alegia, eskuarki, etxebizitza batean familia bakarra bizi ohi da, baina
ez beti. Hori dela eta, familia eta beste kontzeptu hori (_hogar_,
gaztelaniaz; _homehold_, ingelesez) bereizi beharra dago, etxebizitza
batean familia askoko etxeguneak egon baitaitezke (elkarren artean
ahaidetasunik ez duten bi familia-talde edo gehiago daudenean,
esaterako).

Jonek proposatzen duen ordaina (_etxekoen unitate_) anbiguo samarra
iruditzen zait (bestea ere ez da guztiz argia), etxekoak eta familiakoak
sinonimoak baitira askorentzat, are morroiak eta mirabeak kontuan
hartuta (horiek ere etxekoak, domestikoak, erromatarrentzat). Beraz,
kontuak ez du irtenbide errazik; baina, Jonek aipatzen duen termino hori
nagusitu bada eta finkaturik badago, nik ez dut zer esanik...

Ondo ibili.

Aitor



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago