[itzul] Ha saltado el automático

kortega mekelemux a bildua yahoo.es
Or, Ots 16, 11:05:09, CET 2007


Hiztegi kontu txiki bat: Salto, eten edo dena delakoa egiten duena, diferentziala al da? Erdaraz ere txikitatik entzun izan dut "Ha saltado el diferencial", baina zehazki hitz eginez, ia kasu guztietan salto egiten duena "etengailu magnetotermikoa" da, ez diferentziala. 
  Etengailu magnetotermikoa, Euskalterm-ek dakarren definizioaz, zera da: "Gailu elektromekaniko bat, instalazio elektrikoan zirkuitulaburren ondorioz edo kontsumoko elementu gehiegi konektatuta egoteagatik sortzen diren gehiegizko intentsitateen kontra babesteko jartzen dena". 
  Hala bada, ez dakit egokia den erdarazko "nahaste" hori euskarara ekartzea, zuzenki hitz eginez gero "Magnetotermikoak salto egin du" esan beharko genukeelako (edo "Automatikoak...", etengailu hau automatikoa baita), baina ez "diferentziala".
   
  K.

Miren Urkola <murkola a bildua pasaia.net> escribió:
  "" nola esan beharko genuke? /diferentziala aktibatu egin da /zerbait 
egokiagorik ezagutzen al duzue?. Mila esker.



 		
---------------------------------

LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago