[itzul] Ha saltado el automático
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Or, Ots 16, 11:20:27, CET 2007
Mezua bidali zuenak 'diferentziala' jarri badu, diferentzialaz ari zela
pentsatu dut nik. "salto egin" edo "dena delakoa egin" etengailu automatiko
guztiek egiten dute, edozein motatakoak direla ere: termikoak, magnetikoak,
magnetotermikoak, diferentzialak, gaintentsiokoak...
<ia kasu guztietan salto egiten duena "etengailu magnetotermikoa" da>
baieztapenarekin ez nago ados.
Zirkuitulaburra gertatzen denean (eragile magnetikoa) edo gainkarga
(gainintentsitatea) gertatzen denean (eragile termikoa) aktibatzen da
etengailu magnetotermikoa. Kasu horietan bakarrik.
Akats-intentsitatea dagoenean, berriz, etengailu diferentziala aktibatzen
da.
Arazoa zein den, bata edo bestea aktibatzen da.
Alfontso
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de kortega
Enviado el: viernes, 16 de febrero de 2007 11:05
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Ha saltado el automático
Hiztegi kontu txiki bat: Salto, eten edo dena delakoa egiten duena,
diferentziala al da? Erdaraz ere txikitatik entzun izan dut "Ha saltado el
diferencial", baina zehazki hitz eginez, ia kasu guztietan salto egiten
duena "etengailu magnetotermikoa" da, ez diferentziala.
Etengailu magnetotermikoa, Euskalterm-ek dakarren definizioaz, zera da:
"Gailu elektromekaniko bat, instalazio elektrikoan zirkuitulaburren ondorioz
edo kontsumoko elementu gehiegi konektatuta egoteagatik sortzen diren
gehiegizko intentsitateen kontra babesteko jartzen dena".
Hala bada, ez dakit egokia den erdarazko "nahaste" hori euskarara
ekartzea, zuzenki hitz eginez gero "Magnetotermikoak salto egin du" esan
beharko genukeelako (edo "Automatikoak...", etengailu hau automatikoa
baita), baina ez "diferentziala".
K.
Miren Urkola <murkola a bildua pasaia.net> escribió:
"" nola esan beharko genuke? /diferentziala aktibatu egin da /zerbait
egokiagorik ezagutzen al duzue?. Mila esker.
---------------------------------
LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago