[itzul] Zalantza

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Uzt 6, 08:41:24, CEST 2007


> "la empresa se compromete a proveerse de los recursos necesarios, así
> como a cumplir con los requisitos legales que le sean aplicables, con
> los requisitos asociados y especificados con los clientes"
> 
> "con los requisitos asociados y especificados con los clientes" hori
> da ulertzen ez dudana.

Iruditzen zait [con los requisitos asociados] y [(los requisitos) 
especificados con los clientes] interpretatu beharra dagoela.

Izan ere, «requisitos asociados» dira enpresak gauzatu behar duen 
eginkizuna betetzeko bidean sortzen zaizkion baldintzapenak, jatorriz 
kontratuan halakorik zehazki aipatu ez arren. Nolabait, ezustean sortzen 
diren baldintzapenak dira; zure paragrafoak dioenez, «requisito 
asociado» horiek bezeroarekin zehaztuko dituzte.

Beste kontua da euskaraz nola eman «requisito asociado». Irudipena dut 
gaztelerazko «asociado» hori ingelesezko «associated requirements» 
esamoldetik kalkatua dela. Nik ez nuke «elkartu, erlazionatu, lotu» 
bidetik joko; iruditzen zait «ondorio bidezko baldintzak» edo gisako 
zerbait izan daitekeela.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago