Egun on: "Kanpo" hitzarekin (eta, era berean, "barru", "erdi" eta antzekoekin) NORA kasuan egiten dira konparazioak (kanporago, barrurago, erdirago...); superlatiboak egiteko, baina, zuzenak dira "kanporen", "barruren" eta horrelakoak? Esaterako, ondo legoke "kanporengo azala", "outermost surface" emateko? Eskerrik asko aldez aurretik, Igor