[itzul] Berritzeko aitzakian

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Eka 6, 11:59:53, CEST 2007


Bada helbide bat, www.imq.es <http://www.imq.es/> , berrikuntzan
gailenak direnak. Izan ere, "Euskarazko atala berritzen ari gara. Laster
izango gara zurekin. Barkatu eragozpenak." diote euskara hautatuz gero.
Unetxo bat badaukazue, ez galdu sartzeko aukera. Ni behin sartu nintzen
eta harrezkero noizbehinka sartzen naiz, ikustearren, eta beti berritzen
(I+G+b ote da?). Euskaldunarekin ondo geratu, baina ezer egin ez,
aitzakia ederra dela esango nuke. Baina denbora pasa eta pasa eta
berdin... ez da sinesgarria.

 

Jon Agirre

 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago