[itzul] Bela-itsasketa.

Eneko Gotzon enekogotzon a bildua gmail.com
Ost, Eka 6, 03:47:10, CEST 2007


Lagun, zure mezua galdu dudanez oroitzen dudanaren arabera ari  
natzaizu...

Itsasketan oso arrunt diren ariketak aipatu dituzu. Ez baduzu  
adituren azalpenik, nire ustez, esanahia ulertuz gero berau euskaraz  
ematen saiatu behar zara, zentzuz, noski, baina beldurrik gabe.  
Esanahi-baliokidetasuna hitzez hitzezko itzulketa baino zentzuzkoagoa  
iruditzen zait. Ziur  gure hizkuntzak baduela horretarako  
bitartekorik, eta ezean, ondo apailatutako maileguak burut ditzakezu.

Ohar: egunetik egunera, hizkuntza geroz eta garrantzitsuago zait.  
Oraindik euskara nahi adina ezagutzen ez dudanez, eta saio eta  
sorketarako joeradun naizenez, ez zaitezte, nahi izanik bederen, nire  
idazkitan hautematen dituzuen hutsen iruzkina egin gabe geratu.
Itzul posta-zerrendara ahal dudana ematera etorri naiz, eta bereziki,  
ahal dudan guztia ikastera :)

Ondo izan :)

Eneko Gotzon.
enekogotzon a bildua gmail.com





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago