[itzul] eficacia, eficiencia, efectividad

Agurtzane Mallona amallona a bildua euskal.deusto.es
Ast, Eka 7, 08:52:33, CEST 2007


Egun on guztioi:
Badakit gai hau orain arte ere landu dugula zerrenda honetan baina 
termino bakoitzari bere euskarazko ordaina ematen hasi eta ezin izan 
dut argirik egin. Gaztelaniazko DRAEn begiratu dut hiruren esan 
nahia eta bi berdinak direla ikusi dut. Gero mediku batekin egon eta 
berak azaldu dit zer alde dagoen hiruren artean.

Eficaz: el fármaco es eficaz si vale para cumplir su cometido en 
condiciones ideales (en laboratorio).

Efectivo: el fármaco es efectivo si logra su objetivo en condiciones 
reales (no en laboratorio).

Eficiente: Relación que existe entre beneficios y coste del fármaco.

DRAEk definizio hauek ematen ditu:

Eficacia: capacidad de lograr el efecto que se espera o se desea.

Efectividad: capacidad de lograr el efecto que se desea o se espera. 
Realidad, validez. Un documento necesita la firma del director para 
su efectividad.

Eficiencia: Capacidad de disponer de alguien o de algo para 
conseguir un efecto determinado.

Kontua da gaztelaniaz ikusten dudala desberdintasuna, baina 
euskarazko hitzak bilatu eta "eraginkortasun" ematen da hiruretan, 
efikazia ere agertzen den arren. Terminologian jantzia den norbaiten 
edo arazo bera aurkitu eta konponbidea eman dion baten laguntza 
eskertuko nuke. Barkatu txapa baina azalpenak beharrezkoak zirela 
iruditu zait.

Mila esker denoi.

Agurtzane Mallona
Deustuko Unibertsitatea



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago