[itzul] eficacia, eficiencia, efectividad

Antton Gurrutxaga agurrutxaga a bildua elhuyar.com
Ast, Eka 7, 09:23:05, CEST 2007


Enpresa Kudeaketa Aurreratuko Hiztegia landu genuenean, adituek argi
adierazi zuten 'efficacy/efficiency' berezi beharra dagoela. Ikusi genuen
lehendik Euskaltermen, 'Ekonomia eta enpresa' alorrerako, batetik
'efikazia=eraginkortasun' eta bestetik 'efizientzia' bereizketa egina
zegoela.

Hura ikusita,.hau zen nire iritzia:

Bereizketa egin behar bada, mailegu bat behintzat behar dugu; izan ere,
adiera baterako 'eraginkortasun' erabil daiteke (semantikoki, arbitrario
samarra izan daiteke 'eraginkortasun' zertarako erabili, bereizketa
semantiko aski espezializatua baita, eta 'eraginkortasun'-en adiera orokorra
edozeinetarako erabili baitaiteke). Mailegu bat hartu behar badugu, euskaraz
lehendik mailegatua bada hobe, mailegu berria hartzea baino. 'Efikaz' OEHn
jasoa dago, eta, bestela ere, espezialitate-hizkera batzuetan erabiltzen zen
lehendik (esaterako, elektrizitateko 'balio efikaz', 'korronte efikaz'...).

Horregatik, uste dut hobe zela 'eraginkortasun=eficciency' eta
'efficacy=efikazia' egitea. Horri gehitu behar zaio, gainera,  beste alor
batzuetan ('efficacy'-rekiko bereizketa egin behar ez denean)
'efficiency'-ren ordain arrunta 'eraginkortasun' izaten dela ('energy
efficiency= ernergia-eraginkortasun'... eta abar).

HALA ERE, Euskalterm-ekin bat etortzearren, ez genuen irizpide hori erabili
eta modu 'diziplinatuan' jokatu genuen. Horregatik, honela argitaratu ziren
kontzeptu horiek Enpresa Kudeaketa Aurretuko Hiztegian:

------------------------
[18/15] Enpresa Kudeaketa aurreratua (Cluster Conocimiento/Elhuyar)
Sailkapena: Ekonomia eta enpresa | Enpresa | Kudeaketa
Definizioa: Ezarritako helburuak eskura dauden baliabideekin eta behar den
denboran lortzeko gaitasuna. Enpresaren kudeaketaren esparruan, efikazia eta
efizientzia bereizi egin behar dira. Lan egiteko modu jakin bat efikaza izan
daiteke, hau da, hasieran aurreikusitako helburu bat bete-betean lortzeko
aukera eman dezake, baina gerta liteke efizientea ez izatea, adibidez,
erabilitako bitartekoak gehiegizkoak direlako edo sortutako kostuak
handiegiak direlako
eu 	efikazia
	eraginkortasun
es 	eficacia
fr 	efficacité
en 	efficacy

[8/7] Enpresa Kudeaketa aurreratua (Cluster Conocimiento/Elhuyar)
Sailkapena: Ekonomia eta enpresa | Enpresa | Kudeaketa
Definizioa: Helburu jakin bat ahalik eta baliabide gutxien erabiliz lortzeko
gaitasuna. Lortutako helburuen eta erabilitako baliabideen arteko erlazioa
da. Finantza-baliabideak, pertsonak eta baliabide materialak behar bezala
kudeatuz lortzen da, baliabide jakin batzuk izanik etekinik handiena
lortzeko, edo emaitza jakin bat kosturik txikienaz lortzeko
eu 	efizientzia
es 	eficiencia
fr 	efficience
en 	efficiency
------------------------

Esan bezala, uste dut ez dugula 'efizientzia' mailegurik behar. Kontzeptuak
bereiztea beharrezkoa ez denean, aski da 'eraginkortasun', eta, bereizi
behar direnean, 'eraginkortasun/efikazia' bikotea, euskarazko baliabide
lexikalak 'aurreraztearen ikuspegitik', ekonomikoagoa edo 'eraginkorragoa'
da.

Baina, jakina, hori nire iritzia besterik ez da.

Uste dut ekonomia eta enpresarako esan dudanak berdintsu balio lezakeela
kontzeptu-bereizketa hori molde berean egiten den hainbat alorretarako.

-----------------------------------
Antton Gurrutxaga
> ELHUYAR Hizkuntza Zerbitzuak
> Zelai Haundi, 3 Osinalde Industrialdea / 20170 Usurbil
> (+34) 943 36 30 40
> agurrutxaga a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org
-----------------------------------



> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de Agurtzane Mallona
> Enviado el: jueves, 07 de junio de 2007 8:53
> Para: ItzuL
> Asunto: [itzul] eficacia, eficiencia, efectividad
>
>
> Egun on guztioi:
> Badakit gai hau orain arte ere landu dugula zerrenda honetan baina
> termino bakoitzari bere euskarazko ordaina ematen hasi eta ezin izan
> dut argirik egin. Gaztelaniazko DRAEn begiratu dut hiruren esan
> nahia eta bi berdinak direla ikusi dut. Gero mediku batekin egon eta
> berak azaldu dit zer alde dagoen hiruren artean.
>
> Eficaz: el fármaco es eficaz si vale para cumplir su cometido en
> condiciones ideales (en laboratorio).
>
> Efectivo: el fármaco es efectivo si logra su objetivo en condiciones
> reales (no en laboratorio).
>
> Eficiente: Relación que existe entre beneficios y coste del fármaco.
>
> DRAEk definizio hauek ematen ditu:
>
> Eficacia: capacidad de lograr el efecto que se espera o se desea.
>
> Efectividad: capacidad de lograr el efecto que se desea o se espera.
> Realidad, validez. Un documento necesita la firma del director para
> su efectividad.
>
> Eficiencia: Capacidad de disponer de alguien o de algo para
> conseguir un efecto determinado.
>
> Kontua da gaztelaniaz ikusten dudala desberdintasuna, baina
> euskarazko hitzak bilatu eta "eraginkortasun" ematen da hiruretan,
> efikazia ere agertzen den arren. Terminologian jantzia den norbaiten
> edo arazo bera aurkitu eta konponbidea eman dion baten laguntza
> eskertuko nuke. Barkatu txapa baina azalpenak beharrezkoak zirela
> iruditu zait.
>
> Mila esker denoi.
>
> Agurtzane Mallona
> Deustuko Unibertsitatea




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago