[itzul] ER: eficacia, eficiencia, efectividad

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Eka 7, 10:23:54, CEST 2007


Eta, orduan, "efikaztasuna" erabili behar al dugu kontzepturik
arruntenarentzat, eta post-it bat ipini "eraginkor/tasun" hitzari,
kasuan-kasuan zer adierazi nahi dugun azalduz? Ez baitatoz bat, antza,
besteak beste, medikuak eta ekonomialariak (DRAErena, berriz...), zentzu
teknikoari dagokionez:

"Eficiente: Relacion que existe entre beneficios y coste del farmaco" (sic)

"ekoizkin baten kopuru jakin bat lortzeko ezinezkoa bada lehengai gutxiago
erabiltzea prozedura hori 'eficiente' da Paretoren zentzuan"

Badakit alferrik samar nabilela, baina arren eta arren erregutuko nieke
espezialista guztiei ahalik eta gutxiena lardastea (helbururik onenarekin
bada ere) hiztegi arrunt, orokorra. Alor bakoitzeko espezialitatekoak baino
ez diren TERMINOetan bakarrik egin ditzatetela beren egin beharrak. Eta, hor
ere, kontuz eta tentuz, gerta bailiteke halako termino batzuk denborarekin
hizkuntza orokorrera biltzea, eta, orduan, hobe itxurazkoak badira.


-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean:
xabier-pascual a bildua ej-gv.es
Bidalia: osteguna, 2007.eko ekainak 7 09:45
Nora: agurrutxaga a bildua elhuyar.com; itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] eficacia, eficiencia, efectividad


Ekonomiaren alorrean (hau da, Ekonomia Teorian) gehien erabiltzen den
terminoa 'eficiente' da, Paretoren zentzuan, hots, ekoizkin baten kopuru
jakin bat lortzeko ezinezkoa bada lehengai gutxiago erabiltzea prozedura
hori 'eficiente' da Paretoren zentzuan.

'Eficiente' horri 'eraginkorra' deitzen diogu eta nik esango nuke
tradizio luze samarra dagoela. 'Efikazia' terminoa lotuago dago
helburuen betetzearekin eta 'efectividad' (hau, nire ustez, soberan
dago) batzuen ustez azken helburuei dagokie.

Esate baterako, lan merkatuaren gehiegizko aldibaterakotasuna
(prekarietatea edo nahi duzuena) murrizteko kontratu mugagabeak bultzatu
nahi dira. Horretarako zenbait neurri hartu dira (hobariak eta abar).
Neurri horien ondorioz kontratu mugagabeak areagotu dira eta, beraz,
neurriak 'eficaces' izan dira. Hala ere, aldibaterakotasun tasa ez da
jaitsi. Beraz neurriak 'eficaces' izan arren' ez dira 'efectivoak' izan,
lortu nahi zen azken helburua ez delako lortu (nahiz eta bitarteko
helburuak bai).

Txapa guzti horren ondoren, esan nahi dudana hauxe da: nik
eranginkortasuna eficiencia esateko erabiliko nuke (eta erabiltzen dut)
eta efikaza eficaz esateko. Efectivo esateko azken helburuekiko
eraginkorra (parafrasia) erabiliko nuke, hitz bakar bat erabiltzera
behartuta ez nagoen bitartean.

Laburbilduz, Anttonen lehenengo ideiarekin (eta ez azken erabakiarekin)
bat nator.

Xabier Pascual Jimenez

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritza
945 01 90 56




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago